Ikertzaileak

Anduaga, Aitor

(Medikuntza Historiaren Euskal Museoa, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Irakaslea eta ikerlaria, 2009az geroztik UPV/EHUko Medikuntza eta Zientziaren Historiaren Euskal Museoan dihardu, Ikerbasque egitasmoaren barruan. Ikerbasque Eusko Jaurlaritzak eratu zuen, 2007an, Ikerketa sustatzeko helburuz.

Fisikan Lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitatean (1991), eta Filosofian UHUNn (1996). ‘Agiritegi, Biblioteka, Museo eta Ondare Historikoari buruzko Erregistro eta Administrazioa’ arloan aditua (Deustuko Unibertsitatea, 1999). Fisikan Doktorea UPV/EHUn, ohiz kanpoko sari eta guzti (2001). Mondragon Unibertsitateko irakasle ohia (1992) eta ikerlari urgazlea UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Sailean (1995-2002). Doktoratu osteko ikerlaria Oxfordeko Unibertsitatean (2002-2005) eta Sidneykoan (2003), Toronto eta Montrealekoetan (2004) eta Zientziaren Historiari buruzko Berlingo Max Planck Institutuan (2005), baita ere Washingtoneko Smithsonian Institution-ean Amerikar Historiaren Museoa Nazionalean (2006). Halaber, Visiting Professor egona da Manilako Ateneo Unibertsitatean (2011–2016) eta Habanako Zientzia Aplikatuen eta Teknologiaren Goi Institutuan (2011).

Hezkuntza ikastaro eta zenbait mintegitan partu hartuta dago, Oxforden (2002-2005), Berlingo Max Planck Institutuan (2005) eta Washingtoneko Smithsonian Institutionean (2006). Ikerlaria den aldetik laguntzaile jardun du Eusko Ikaskuntzan (2002-2005), Madrileko García Siñeriz Fundazioan (2007) eta Espainiako Meteorologiako Agentzian (2011-2012). Ikerbasque Fundazioko ebaluatzaileek positiboki ebaluatu dute hark ikerketan eginiko ibilbidea, hiru aldiz (hiru hirurtekotan).

Haren Ikerketa ildoak fisikaren eta teknologiaren historia sozialean zentratu izan dira nagusiki. Hona hemen bere lan nagusiak: Wireless and Empire. Geopolitics, Radio Industry and Ionosphere in the British Empire (Oxford University Press, 2009); eta Geophysics, Realism and Industry. How Commercial Interests Shaped Geophysical Conceptions, 1900-1960 (Oxford University Press, 2016).

Zuzendaria izan da Ikerketako zortzi (8) proiektutan eta ikerlari jardun du beste horrenbeste proiektutan. Ikerketazko hamar (10) libururen egilea da, ingelesez nahiz gazteleraz, guztiak ere izen handiko argitaletxeetan argitaratuak, hala nola, Oxford University Press, Ateneo de Manila University Press eta Consejo Superior de Investigaciones Científicas izenekoetan. Nazioarteko aldizkari zientifikoetan hamabost bat lan argitaratu ditu, SJRn eta CiteScore-n pare indexatuen berrikusketari dagozkionak hain zuzen; mundu mailako biografietan eta entziklopedietan hainbat sarreraren sinatzailea, hala nola New Dictionary of Scientific Biography (New York, 2007) eta Oxford Research Encyclopaedias. Climate Science (2018) argitalpenetan. 2014tik 2018ra bitartean Basques and the Philippines. Lives, Works and Ideas: A Selected Bio-bibliography gaia landu du eta horren emaitzak National Historical Commission of the Philippines-ek argitaratuko ditu, 2019an, lau liburukitan. Euskal gaiei dagokienez, berriz, Scientia in Vasconia. Ochenta biografías de cientificos e ingenieros vascos (Ttartalo, 2008), eta La cadena vasca. Educación, poder social, tecnología y rendimiento industrial, 1776-1900 (Serbal, 2010) liburuak argitaratu ditu.

Ikerketan egin duen ibilbideagatik ‘Ritter Memorial Fellowship’ saria eman diote (2019) Kaliforniako Unibertsitateak eta Scripps Institution of Oceanography-k. Horiez gain, bere Wireless & Empire (Oxford, 2009) finalista izan zen ‘2010 Marc-Auguste Pictet Prize’ sarian; saria Genevako Société de Physique et d’Histoire Naturelle-ek ematen du, bi urterik behin, zientziaren historiari ekarpen funtsezkoak egiten dizkioten lanak aitortzeko helburuz. Halaber, bere Cyclones & Earthquakes: The Jesuits, Prediction, Trade, & Spanish Dominion in Cuba & the Philippines, 1850-1898 (Manila, 2017) filipinar ‘National Book Awards' sarirako hautagaia izan zen, literaturaren arlotik kanpoko liburuen atalean hain zuzen.