INGETEAM
Energia (eolikoa, ontzigintza, tren-trakzioa, H2 Berdea, biltegiratzea, sarearen transmisioa eta banaketa, fotovoltaikoa, mugikortasun elektrikoa, meatzaritza, industria...)
Deskribapen
Ingeteam, euskal enpresa teknologiko bat gara, 80 urtetik gorako esperientzia duena sektore elektrikoan, eta 15 herrialdetan dauden 3.300 pertsonak baino gehiagok osatua, energia modu eraginkorragoan eta jasangarriagoan sortzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta kontsumitzeko beste modu bat dagoela sinetsita. Arazo zehatzei irtenbide sortzaileak ematen dizkiegu gizartea modu berritzaile eta iraunkorrean elektrifikatzeko, energia elektrikoaren bihurketan espezializatutako puntako teknologiaren bidez.
Honako hauetan espezializatuta gaude:
- Potentzia-elektronika
- Automatizazioa eta kontrola
- Makina elektriko birakaria
Zer profil bilatzen ari gara?
Ingeniari elektrikoak/elektronikoak
Telekomunikazio-ingeniariak
Informatikako ingeniariak
Datu-ingeniariak
Zibersegurtasuneko ingeniariak
Industria-antolaketako ingeniariak
Profesional juniorrak eta/edo gurekin praktikak egin nahi dituzten ikasleak (TFG/TFMrekin edo gabe), etengabeko prestakuntzarekiko eta berrikuntzarekiko kezkarekin, ekimenarekin, sormenarekin eta teknologiarekiko bokazio argiarekin.
Zer eskain diezazukegu?
- Garapen profesionala eta pertsonala nazioartean presentzia duen eta bere sektorean liderra den euskal enpresa batean.
- Ezagutza partekatzen duen teknologiarekiko grinatsua den lantalde gazte eta dinamiko bateko kide izatea.
- Etengabeko prestakuntza.
- Lana eta norberaren bizitza bateragarri egitea.
- Lan-giro ona.
- Autonomia eta malgutasuna.
- Hurbileko lidergoa.
- Jasangarritasuna bilatzen duen energia-eredu globala aldatzen laguntzea.
Anima zaitez! Pasa zaitez gure JEPE 2024 standetik informazio gehiago izateko eta pozik erantzungo dizugu.