En destino_outgoings

Norakoan zaudenean

Akordio Akademikoaren egiaztatzea/aldatzea

Zure norakora heltzean, zure Learning Agreement/Akordio Akademikoa aldatu behar baduzu, mezu bat bidali behar duzu outgoing.eib@ehu.eus helbidera, beste berri bat proposatuz eta aldaketen zioa justifikatuz (ordutegi teilakatzeak, emate-hizkuntza, eduki erreala ez da zirudiena, jada ematen ez diren irakasgaiak…). Behin betiko Learning Agreement/Akordio Akademikoa outgoing.eib@ehu.eusera bidaltzen duzu.

Aldaketa guztiak GAUR-ean sartuko dira. Sorturiko dokumentu berriak deskargatu behar izango dituzu, bai zuk bai zure norako unibertsitateak sinatzeko, eta gero .pdf formatoan bidali behar izango dizkiguzu.

Zure mugikortasuna Erasmus+ programa barrukoa bada, aldaketak EHU Dashboard aplikazioan egingo dira.

Egonaldi-hasieraren galdeketa eta ziurtagiria

Zure mugikortasunaren hasieran, mezu bat bidaliko dizugu, online galdeketa labur bat betetzeko eskatuz: galdeketa honek, nazioarteko mugikortasunaren prestakuntzarekin zerikusirik duten aspektu guztietan urtez urte hobetzen laguntzen digu, mezuan ezarritako epean bete behar duzu. Seihileko bat baino aldi luzeago baterako irtengo bazara, mezu antzekoa jasoko duzu zure egonaldian zehar, oraindik norakoan zauden bitartean zuzendu daitezkeen arazoak antzemateko balio izango duen beste galdeketa bat bete dezazula.

Bestalde, norakora heltzean, egonaldi-hasiera ziurtagiria sina diezazutela eskatu behar duzu (GAURean duzu eredua), gero kolorez eskaneatuta Errektorordetzara bidali behar duzu, movilidad.internacional@ehu.eus helbidera. Ziurtagiri hau bidaltzen ez baduzu, ez duzu hartuko eman zaizkizun beken dirua.

GrAL/MALaren proiektu-fitxa

Zure egonaldian GrAL/MALa egingo baduzu, mezu bat jasoko duzu fitxa bat bete dezazula eskatuz. Ezarritako epean outgoing.eib@ehu.eus helbidera bidali behar duzu dokumentua, bete ondoren. Fitxa hau ezinbestekoa da Lana sisteman alta emateko.

Urrutiko azterketak

Zure norako unibertsitatean Eskolako azterketa bat egitea ez da eskubide bat. Eskolako irakasleek ez dute prozedura horri jarraitzeko beharrik, eta kontuan izan behar duzu zuk hartzen dituzula prozesu honetarako berezko arriskuak (zerbitzari-hutsa, originalaren galera postan, etabar).

Gainera, kontuan hartu behar duzu urrutiko azterketak atzerrian egitea hurrengo murrizketekin baimentzen da soilik:

  • Trukea egiten den titulazioko Irakasgaiak izan behar dira
  • Bi azterketa bakarrik eskatu ahal izango dira gehienez egonaldian zehar
  • Graduetako ikasleak: mugikortasuna kurtso osorako den kasuan

Baldintza hauek betetzekotan, eta urrutiko azterketa bat egiteko eskatu nahi baduzu, gure webgunean argitaratuta dagoen prozeduran adierazitako pausoei jarraitu behar diezu, ezarritako epeak errespetatuz.

Azkenik, har ezazu kontuan herri bakoitzaren jaiegunak eta lan-ordutegiak beti ez datozela bat; beraz, hemen azterketa egiten denean, norakoan jaieguna bada, edo beraientzat berandu bada, ezin izango duzu norakoan egin. Azterketa, hemen baino egun berean eta ordua berean egingo da, salbuespenik gabe.

Azterketa hauetako batean huts egitearen kasuan, azterketa-berrikuste prozesua Eskolako ikasleentzat jarritakoa da.

Nire egonaldia murriztu/ luzatu egin ahal dut?

Egonaldi-murriztea

Naizoarteko mugikortasunaren kasuan, Truke-mugikortasunaren iraupena, GAUR-en agertzen dena da. Behin mugikortasuna hasita egonaldiaren iraupena murrizteko eskaera justifikatzen bada eta norako unibertsitatea ados badago, outgoing.eib@ehu.eus helbidera mezu bat bidali behar duzu abenduaren 15 baino lehen murrizketa eskatuz. Zioak eta egonaldia murriztu nahi duzun arteko data adierazi behar dituzu, egonaldi-murrizketaren eskaera beteta eta sinatuta erantsiz (eredua, webgunean aurki dezakezu).

Dokumentazio guztia bidali ondoren, posta elektronikoaz esango dizugu ea dena zuzena den eta murrizketa ofizialki onartuta dagoen.

Gogoratu: egonaldia murrizteko eskatzen baduzu, gero ezin izango duzu luzapenik eskatu.

Egonaldi-luzatzea

Naizoarteko mugikortasunaren kasuan, Truke-mugikortasunaren iraupena, GAUR-en agertzen dena da. Behin mugikortasuna hasita, egonaldiaren iraupena luzatzeko eskaera.justifikatzen bada eta norako unibertsitatea ados badago, outgoing.eib@ehu.eus helbidera mezu bat bidali behar duzu luzapena eskatuz esleituta daukazun egonaldia bukatu baino hilabete lehenago beranduenez, zioak eta egonaldia luzatu nahi duzun arteko data adieraziz, eta erantsiz:

a) egonaldi-luzapenaren eskaera beteta eta sinatuta (eredua, webgunean aurki dezakezu).

b) Egonaldi-luzatzean zehar indarrean izango den aseguruaren fotokopia.

Dokumentazio guztia bidali ondoren, posta elektronikoaz esango dizugu ea dena zuzena den eta luzapena ofizialki onartuta dagoen.

Edozein kasutan, kontuan hartu behar duzu:

  • Egonaldia gehienez irailaren 30era arte luzatuko dela
  • Luzapen-aldia, aurretiko egonaldiaren jarraian egin behar da.
  • Zure egonaldi osoa ezin da izan 360 egun baino luzeagoa. Beraz, luzapena eskatzerakoan, egonaldi-hasieraren ziurtagirian adierazitako data kontuan hartu behar duzu, azken data kalkulatzeko.
  • Egonaldi-luzapena emateak ez dakar bekaren luzapena, beka badago.

Eskolako Idazkaritzarekin tramiteak

GAUR-ean sartzeko pasahitza berria behar baduzu eta oraindik ez zara zure mugikortasuna egiten hasi, Eskolako Idazkaritzara pertsonalki joaten bazara bakarrik emango zaizu. Norakoan zauden bitartean GAUR-ean sartzeko pasahitza berria behar duzun kasuan, outgoing.eib@ehu.eus helbiderari mezu bat bidali behar diozu, NANa eskaneatuta erantsiz.

Beste izapide guztiak Eskolako webgunearen bidez egin ditzakezu, “Ikasleentzako tramiteak” atalean.