presentacion-master-ingenieria-mecanica

Masterraren Gakoak

Ingeniaritza Mekanikoa ingeniaritzaren adar garrantzitsuenetako bat da, eta industriaren zutabeetako bat, helburutzat duelako sistema mekanikoen diseinua, azterketa, analisia, fabrikazioa eta mantenimendua, produktuak eta zerbitzuak garatzeko.

Ingeniaritza Mekanikoa Masterraren xede nagusia da alor honetan espezializazio gorena izango duten profesionalak trebatzea, bat eginik industria sektorearen egungo beharrekin, ikerketa, garapen eta berrikuntza lanak egiteko ingeniaritza mekanikoaren alorreko produktu, prozesu eta metodoetan.

Prestakuntza programak ematen dituen ezagutzak eta tresnak bereziki egokiak dira ingeniaritza mekanikoaren arloko sistema mekanikoak, produktuak, prozesuak, instalazioak eta plantak proiektatu, kalkulatu eta diseinatzeko, arazo mekanikoak fidagarritasunez eta modu seguruan aztertu eta konpontzeko teknika aurreratu eta esperimentalen bitartez.

Masterrak ingeniaritza mekanikoaren bi arlo tradizional handiak barne hartzen ditu: alde batetik, diseinu, kalkulu eta saiakuntza mekanikoak; bestetik, makineria eta instalazioen fabrikazioa, exekuzioa eta muntaketaren kontrola. Gainera, beste eremu garrantzitsu batzuk ere hartzen ditu; hala nola hainbat esparru eta maila teknologikotan egiten den ikerketa eta garapena.

Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du unibertsitate hauekin: University of Science and Technology -TUST (Txina) eta École Nationale Superieure D'Arts Et Metiers - ENSAM (Frantzia).

Masterraren bidez zuzenean sar daiteke Ingeniaritza Mekanikoa doktorego programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

4.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
AMEZUA SAN MARTIN, ENRIQUE

Idazkaritza :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

4razones-master-ingenieria-mecanica

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Gradudun mekanikoen prestakuntza osatzen du, euskal enpresetan horrenbesteko arrakasta izan duen Ingeniari Mekaniko bihurtzeko bidean.
  • Praktikak egiteko aukera enpresa multzo zabal batean.
  • Masterreko irakasleek enpresa horietan garatzen dituzten I+G proiektuetan parte hartzeko aukera.
  • Hautazkoei esker, ikasleak ingeniaritza mekanikoaren adarretan espezializatu daitezke.

participantes-master-ingenieria-mecanica

Unibertsitate partaideak

Arts et Métiers Sciences et Technologies
Tianjin University of Technology

salidas-master-ingenieria-mecanica

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak oso zabalak dira, sektore ugaritan: automozioa, aeronautikoa eta aeroespaziala, makina-erreminta, robotika, energia, nanoteknologia eta biomekanika. Datu garrantzitsu gisa, batzorde akademikoak eginiko inkesten arabera:

  • ikasle egresatuen % 100ek lana aurkitzen dute masterra amaitu eta hurrengo 3 hilabeteetan.
  • masterraren lehen promozioko ikasle egresatuen % 20 doktorego tesia egiten ari dira, bai masterraren irakasleen ikertaldeetan (% 10) bai lanean ari diren enpresetan (% 10).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak