2020/2021 ikasturteko graduazio ekitaldia
Data
2022/07/14, 18:00
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2020-21 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia egingo du uztailaren 14an, osteguna, Euskalduna Jauregian.
Bilboko Ingeniaritza Eskolak, halaber, 2020-21 ikasturtean egresatu diren 997 ikasle aitortuko ditu, baita hauen artean dauden 26 espediente onenak ere. Azken hauen artean, batez besteko nota hamar batekin amaitu dituzten 3 ikasle ere aitortuko ditu ikastegiak ekitaldian: Andoni Rodríguez Prado, Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko ikaslea; Andoni Díaz de Cerio Ruiz de Gauna, Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko ikaslea; Asier Elorza Larrea, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea.
Ikasturte horretan ikasketa amaitu dituzten 997 ikasleak honela banatzen dira:
- Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 6. promozioa: 157 ikasle (46 emakume, 111 gizon).
- Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 6.promozioa: 32 ikasle (9 emakume, 23 gizon).
- Itsasketa Unibertsitate Masterra 7. promozioa: 3 ikasle (1 emakume, 2 gizon).
- Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterra 7. promozioa: 18 ikasle (2 emakume, 16 gizon).
- Zientzia eta Teknologia Espaziala Unibertsitate Masterra 12. promozioa: 22 ikasle (5 emakume, 17 gizon).
- Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterra 2. promozioa: 13 ikasle (5 emakume, 8 gizon).
- Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Unibertsitate Masterra 9. promozioa: 17 ikasle (4 emakume, 13 gizon).
- Eraikuntzaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 11. promozioa: 12 ikasle (3 emakume, 9 gizon).
- Material Aurreratuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 8. promozioa: 21 ikasle (7 emakume, 14 gizon).
- Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Unibertsitate Masterra 13. promozioa: 14 ikasle (4 emakume, 9 gizon).
- Ingeniaritza Mekanikoa Unibertsitate Masterra 6. promozioa: 21 ikasle (2 emakume, 19 gizon).
- Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan Unibertsitate Masterra 12. promozioa: 20 ikasle (5 emakume, 15 gizon).
- Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Unibertsitate Masterra 12. promozioa: 18 ikasle (9 emakume, 9 gizon).
- Sistema Elektroniko Aurreratuak Unibertsitate Masterra 13. promozioa: 8 ikasle (2 emakume, 6 gizon).
- Ingurumen Ingeniaritzako graduko 8. promozioa: 10 ikasle (7 emakume, 3 gizon).
- Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako graduko 8. promozioa: 27 ikasle (16 emakume, 11 gizon).
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 8. promozioa : 178 ikasle (139 emakume, 39 gizon).
- Ingeniaritzako Elektrikoko Graduko 9. promozioa: 23 ikasle (3 emakume, 20 gizon).
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduko 9. promozioa: 80 ikasle (13 emakume, 67 gizon).
- Ingeniaritzako Mekanikoko graduko 9. promozioa: 116 ikasle (17 emakume, 99 gizon).
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduko 9. promozioa: 39 ikasle (8 emakume, 31gizon).
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 8. promozioa: 64 ikasle (19 emakume, 45 gizon).
- Ingeniaritzako Zibileko 9. promozioa: 35 ikasle (14 emakume, 21 gizon).
- Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko 9. promozioa: 19 ikasle (7 emakume, 12 gizon).
- Itsasketako graduko 8. promozioa: 16 ikasle (1 emakume, 15 gizon).
- Nautika eta Itsas Garraioko graduko 8. promozioa: 14 ikasle (3 emakume, 11 gizon).
Ekitaldian izango dira:
- Charles Pinto, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
- Jokin Bildarrtz, Hezkuntza sailburua.
- Juan Mª Aburto Bilboko alkatea.