Koopetizioa: lurraldeko lehiakortasuna hobetzeko tresna
Data
2016/12/19 2016/12/19, 15:30 - 15:30
Enpresa txiki eta ertainez osatutako lurraldeetan ezinbestekoa da enpresen arteko kooperazioa. Lehiakideen artean egiten bada, hau da koopetizioa gertatzen denean, lurraldea aberastu egiten da. Hori da ihardunaldi honetan aztertu nahi dena, eta baita instituzioek zer egin dezaketen koopetizioa bultzatzeko.
Ihardunaldia bi osagaik eratuta dago: aurkezpen teknikoko multzo bat eta eztabaida tekniko-politikoa. Lehen zatian ikerlariek eta profesionalek euren aurkikuntzak aurkeztuko dituzte; bigarrenean alderdi politiko ordezkariek parte hartuko dute eztabaida ordenatu batean.
Inskripzioa: Doakoa
Parte hartu nahi baduzu, hemen
Twitter hashtag: #Coopetition_EHU
Lekua:
- Bilboko IGET. Hitzaldien gela