Unibertsitate-Gizarte Gelak

Info_Unibertsitate-Gizarte-Gelak

Unibertsitate-Gizarte Gelak

DOWN SINDROMEA FUNDAZIOA – BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA UPV/EHU

BIDEOA - Down sindromedun ikasleak MakerLab laborategian

2023ko otsailean lehen Gizarte-Unibertsitate Gela inauguratu zen UPV/EHUn, Bizkaiko Campuseko Bilboko Hezkuntza Fakultatean.

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren (UPV/EHU) laguntzarekin, Gizarte-Unibertsitate Gelak erakunde baten eta UPV/EHUren arteko elkarlanerako harremana sustatu eta sendotzea du helburu, kasu honetan, Euskal Herriko Down Sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioa eta Bilboko Hezkuntza Fakultatearen artekoa.

Inplikatutako arloan eta gaietan ikerketaren garapenean, sortutako ezagutzaren transferentzian eta lankidetzan oinarritutako ikaskuntza-zerbitzurako bideen inplementazioan oinarritutako lankidetza da.

Euskal Herriko Down Sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioaren Gizarte-Unibertsitate Gelaren kasuan, honako ezaugarriak nabarmentzen dira:

Transferentzia jarduera berritzailea: Bide bat ezarri da Fakultate plurala, abegitsua eta elkarlaneko bizikidetzan oinarritua eraikitzeko. Proiektuak Bilboko Hezkuntza Fakultateko ateak irekitzen dizkie Euskal Herriko Down Sindorme eta beste adimen urritasunen Fundazioko erabiltzaileei, unibertsitateko bizitza esperimentatzeko. Ikasketa propioak egin arren, Fakultateko leku komunetan (kafetegian, ikasketa-aretoetan, etab.) sortzen diren bizipenak eta harremanak garatzeko aukera ematen du, eta baita Fakultatean egiten diren kultura-, aisialdi- eta ikaskuntza-jardueretan parte hartzeko ere. Hau da, bizikidetza sustatu eta ikasle eta langile guztien arteko loturak sortu, Bilboko Hezkuntza Fakultate anitza, errespetuzkoa eta adeitsua eraikitzen lagunduz.

Zerbitzua, irakaskuntza- eta ikaskuntza-metodologia kolaboratiboan oinarritua: Euskal Herriko Down Sindromea eta beste adimen urritasunen Fundazioak ematen duen prestakuntzaren erabiltzaileek Fakultateko zenbait proiektutan parte hartzen dute, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako gradueko ikasleekin lankidetzan. Horretarako, graduko ikasgaien barruan proiektuak diseinatu eta garatu dira parte-hartzaile guztien arteko lankidetza bultzatzeko eta errespetuzko bizikidetza sustatzeko helburuarekin. Horien artean nabarmentzekoa da "UPV/EHUko Hezkuntzarako App-en VIII Azoka" (https://feriadelapp.wixsite.com/edicion8?lang=eu), 2023 STEAM Euskadi Sarietan bigarren saria jaso duena.

Hezkuntza Ikerketaren Garapena: Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikerketa-taldeek, ikertzaileek eta irakasleek Euskal Herriko Down Sindrome eta beste adimen urritasun Fundazioaren barruan garatzen diren arloetan ikerketak egiteko aukera dute. Gainera, hezkuntza-arloko Gradu Amaierako, Master Amaierako eta Doktorego Tesiko Lanen garapena sustatzen du ikasgelak, hezkuntza-inklusioarekin zerikusia duten alderdietan edo ikasgelaren barruan eta erakundearekiko lankidetza-testuinguruan. Ikerketak errespetuz, etikoki eta modu egokian garatzeko, ikerketarako jarduera-protokolo bat prestatu da.

Azkenik, nabarmentzekoa da ekimen honek Garapen Iraunkorreko Helburuak garatzen lagundu nahi duela, fakultate jasangarria, atsegina eta egungo garaiekin bat datorrena eraikitzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez GJH 4 Kalitatezko Hezkuntza garatzen dugu, inklusioan, ezagutzan eta elkarrekiko errespetuan oinarritua, eta era berean, GJH 10 Desberdintasunak Murriztea delakoa ezartzea bultzatzen dugu.

Ekimen honek izan dezakeen arrakasta agerian utziz, horrelako gela gehiago sortzea sustatu nahi dugu, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean eta Bizkaiko Campusean Garapen Iraunkorreko Helburu gehiago garatzen lagun dezaten.

Galeria_Unibertsitate-Gizarte-Gelak

Unibertsitate-Gizarte Gelak