Bilboko Hezkuntza Fakultateko Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea (UEG) gelan ikerketa eta jarduera akademikoak aurrera eramateko arauak
1. Duintasuna eta pribatutasuna errespetatzea.
- Pertsona guztiak errespetuz tratatu behar dira, beren duintasuna eta oinarrizko eskubideak aitortuta.
- Ikasleen pribatutasuna zaindu behar da, baimenik gabeko jokabide inbaditzaileak eta galdera pertsonalak saihestuta.
- Ez da pertsona baten desgaitasunari buruz hitz egin behar hark berariaz baimenik eman ez badu
2. Hizkera inklusiboa erabiltzea.
- Hizkera inklusiboa eta errespetuzkoa erabili behar da, mespretxuzko hitzak eta estigmatizazioa saihestuta.
- Hitz egitean, ikasleengana zuzendu behar da zuzenean, bitartekaririk gabe, beren kabuz adierazteko gaitasuna aitortuta.
3. Baimen informatua.
- Edozein behaketa, elkarrizketa edo ikerketa egin baino lehen, parte hartzailearen berariazko baimena jaso behar da. Horretarako, funtsezkoa da gelaren arduradunarekin (arantzazu.lopez@ehu.eus) eta gelan egoten den irakaslearekin harremanetan jartzea.
- Argi eta garbi azaldu behar da zein den lan edo ikerketaren helburua, nola erabiliko diren datuak eta jarduerak zer ondorio izan dezakeen tartean nahasitako pertsonentzat.
4. Ikasleen beharrizanetara egokitzea.
- Bermatu behar da ikerketak edo lan akademikoak ez dituela ikasleen erosotasuna, ikasketa prozesua eta egoera emozionala oztopatuko.
- Ikerketarako erabiliko diren tresna edo metodoetan beharrezkoak diren egokitzapenak egin behar dira, partaide guztiek parte hartzeko aukera izango dutela ziurtatzeko.
5. Tratu berezituak saihestea.
- Ez da pertsonen gaitasunen inguruko suposiziorik egin behar, are gutxiago beren desgaitasuna oinarri hartuta.
- Ikasle guztiak berdintasunez tratatu behar dira, etorkortasunik gabe.
6. Konfidentzialtasuna.
- Bildutako informazio guztiak konfidentziala izan behar du, eta helburu akademikoetarako soilik erabili behar da.
- Ez da partaideen datu pertsonalik partekatu behar, ez behintzat hartarako baimen egokirik jaso ez bada.
- Partaideen baimenik gabe ez da ez argazki ez bideorik egin behar.
- Ez da sare sozialetan irudirik zabaldu behar, ez behintzat partaideek hartarako baimena eman ez badute.
7. Inguruarekiko sentikortasuna.
- Ikasleen beharrizan fisiko edo sentsorialak kontuan hartu behar dira, eta deserosoak izan daitezkeen egoerak saihestu (gehiegizko zarata, oztopo fisikoa, etab.).
8. Inguru inklusiboa sustatzea.
- Ikasle eta irakasleei lagundu behar zaie jarduerak distrakziorik eragin ez dezan, edota irakaskuntza prozesua eten ez dezan.
9. Gogoeta kritikoa.
- Edozein jarduera, ikerketa edo lan hasi baino lehen, horrek pertsonengan izan litzakeen ondorioen inguruan hausnartu behar da, baita haren ikuspegia egokitu ere, estereotipo edo alborapenak betikotu daitezen saihesteko.
10. Prestakuntza eta sentsibilizazioa.
- Komeni da desgaitasunen bat duten ikasleekin lan egiten duten pertsona guztiek irisgarritasun eta inklusio gaietan oinarrizko trebakuntza izatea.