banner_siguenos
ImágenesCabecera
buscador_catalogo
Nire kontua (Hasi saioa)
Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.
Oharrak
Albisteak
Boluntariotza eta Garapenerako Lankidetza. Erakusketa bibliografikoa
Bizkaiko Campuseko Biblioteka (Leioa) Ikaskuntza Gela (4. solairua). (2018ko ekaina-iraila)
Lehenengo argitaratze data: 2018/06/13
Erakusketa bibliografiko txiki honen helburua da garapenerako lankidetzari ikusgaitasuna ematea. Horregatik, gure funtsetatik, era honetako liburuak aukeratu ditugu: bizitako esperientziaren berri ematen duten gazteenak; munduko hainbat tokitan garatutako programei buruzkoak, eta lankidetza politikei buruzkoak.
Erakusketa antolatu ahal izateko UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoaren laguntza izan dugu. Erakusketako hainbat liburu bulegoak eman dizkigu, eta, horrez gain, praktika programei buruzko informazio liburuxkak eta lankidetza eta garapenarekin lotutako GRALak ere utzi dizkigu. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu.
“UPV/EHUko mila ikaslek baino gehiagok lankidetza egiten bukatzen dituzte ikasketak. Azken 15 urteetan, 1.056 ikasle elkarlanean aritu dira Latinoamerikako eta Afrikako 24 herrialdetan, praktikak, karrera amaierako proiektuak eta gradu amaierako lanak egiten.”