banner_siguenos
ImágenesCabecera
buscador_catalogo
Nire kontua (Hasi saioa)
Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.
Oharrak
Albisteak
Zientzia fikzioa: aurrea hartzearen generoa
Bizkaiko Campuseko Biblioteka (Leioa). Ikaskuntza Gela (4. solairua) 2018ko otsaila-martxoa
Lehenengo argitaratze data: 2018/02/02
2018an 50 urte beteko dira zientzia fikziozko bi klasikoren estreinaldia izan zenetik. 1968ko apirilaren 2an iritsi zen Ameriketako Estatu Batuetako pantailetara Stanley Kubrick-en “2001: Odisea del espacio” filma. Bi hilabete lehenago bakarrik, otsailaren 8an, Franklin J. Schaffner-en “El Planeta de los Simios” kultuko filma estreinatu zuten, Charlton Heston protagonista zuena.
Hori dela eta, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak erakusketa txiki bat prestatu du ikaskuntza aretoan (4. solairua). Bertan ikusiko dira pantailetara eramandako zientzia fikziozko hainbat eleberri, gidoiak, azterlan kritikoak, eta generoko zenbait film garrantzitsu.