Munduko landareak: Liburuak
Liburu-erakusketa. Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan)
Lehenengo argitaratze data: 2015/10/14
Bost kontinenteetako landareen I. azoka egingo da urriaren 24an eta 25ean UPV/EHUko Arboretumean. Horren ildotik, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak mundukolandareei buruzko liburu-erakusketa antolatu du. Bertan, zenbait liburu aurkituko dituzu, besteak beste: Árboles singulares de Euskadi; The new Oxford book of food plants; Flores silvestres…
Bai azokarekin, bai erakusketarekin helburu hauek lortu nahi dira:
- Ezagutzera ematea landareen garrantzia ingurugiroaren zaintzaile gisa.
- Hiritarrak sentsibilizatzea gure lorategietan zein gure basoetan dauden landareak zaintzearen premiaz.
- Landareen erabilerari buruzko informazioa ematea, bai eta landareetatik ateratzen diren produktu naturalei buruzkoa ere, nabarmenduta pertsonentzat duten balioa.
Erakusketa ikusgai dago liburutegiko 4. Solairuan (Ikaskuntza)