Manuel Tuñón de Lara (1915-2015): jaiotzaren lehen mendeurrena
Liburu-erakusketa Bizkaiko Campuseko Bibliotekan
Lehenengo argitaratze data: 2015/12/14
2015eko irailaren 8an 100 urte bete ziren Manuel Tuñón de Lara jaio zenetik, eta, horren harira, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak erakusketa bibliografiko bat antolatu du. Erakusketak haren obraren zati bat jasotzen du, eta bibliotekako bertako funtsak baliatu dira lanak biltzeko. Halaber, Tuñón de Lararen inguruko biografia, azterlan eta omenaldien lagin txiki bat ikus daiteke.
Tuñón de Laraz hitz egitean, José Luis del Granjak "Tuñon de Lara: Historialarien maisua" 1994ko erakusketaren katalogoan, hauxe dio: "Tuñón de Lararen bizitza, neurri handi batean, Espainiak XX. mendean bizi izan dituen gorabeheren –poz zein tragedia kolektiboen – sinboloa da. Bere lana dela eta, Espainiako historiografiaren klasikoa dugu, bere liburu eta artikulu ugariak irakurtzea ezinbesteko gauza baita gure garaiko Espainia behar bezala ezagutu eta ulertu gura duenarentzat". Orain Bibliotekatik , bere jaiotzaren mendeurrenean historialari handia ere gogoratu nahi genuke.