Demetrio Loperena Rota, erakusketa bibliografikoa - Gipuzkoako Campuseko Biblioteka
Lehenengo argitaratze data: 2014/01/27
Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Demetrio Loperena Rotaren obraren inguruko erakusketa bibliografikoa antolatu du. Bere heriotzaren unean, 2013ko azaroaren 7an, Zuzenbide Fakultateko dekanoa zen eta UPV/EHUko zentro honek omenaldi bat eskainiko dio ostiral honetan, urtarrilaren 24an.
Demetrio 1956an jaio zen, Gerraldan (Nafarroa), bere litzenziatura-ikasketak Nafarroako Unibertsitatean egin zituen eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen. Bere ibilbide akademiko osoa gure unibertsitaean egin zuen eta Zuzenbide Administratiboko katedraduna izatera iritsi zen. Ingurumen-zuzenbidean espezializatu zen eta arlo honetan ospe eta esker ona jaso zituen. Azpimaratzekoa da berak egindako lan handia bi proiektu abian jartzeko garaian: Ingurumen-zuzenbidea Masterra eta Ingurumen Arbitraje eta Kontziliazioko Nazioarteko Auzitegia.
Liburu eta aldizkarien artikuluen erakusketa Campuseko Bibliotekan egongo da otsailaren 21a arte.