Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Komikia, liburu erakusketa. Gipuzkoako Campuseko Biblioteka

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/03

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak komikien erakusketa prestatu du.

Ikusgai dauden funtsen artean, zenbait biografia grafiko  aurkituko dituzu; besteak beste Nietzsche, Freud edo Pasolinirenak. Era berean, hainbat gairi buruzko istoriotxoak ditugu; hala nola,  autismoa ("María y yo"),  alzheimerra  (Paco Rocaren "Arrugas", arrakasta handiko komikia) eta ekonomia ("el mercado y nosotros" , José Luis Sampedroren testu batean oinarritua).

Horretaz gain, erakusketa honetan aurkituko dituzu  komikiaren lengoaia eta bere erabilera didaktikoari buruz diren liburuak. Jesús Cuadradok idatzi duen "De la historieta y su uso"  hiztegi entziklopedikoari ere begiratu bat egin diezaiokezu. Izatez, lan horren kontsulta ezinbestekoa da istoriotxo eta umore grafikoaren nondik norakoak ezagutzeko.

Gogora ezazu Mediatekan ere badaudela animazio filmak, besteak beste, "Arrugas" komikiaren adaptazioa.

Erakusketa hau ikusgai dago liburutegiaren atarian martxoaren 7a arte. Aldi berean ikusgai duzu, Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan,  Juan Alvarez Manriqueren Donostiako txoko eta bazterren marrazkiak biltzen dituen erakusketa.