Eraldatze-akordioaren deskribapena (Springer Nature)
- Indarraldia: hiru urterako akordioa, 2025-2027: Open access agreement for Spain.
- Estaldura: akordioak argitalpen-tasen (APC) % 100 estaltzen du. Egileek taldeko aldizkari guztietan argitaratu dezakete; Nature Journals, Academic Journals eta Palgrave Journals aldizkarietan izan ezik.
Kontsultatu titulu hautagarriak
- UPV/EHUri esleitutako artikuluen kupoa: 100 (2025), 102 (2026), 105 (2027)
- Artikulu motak:
- Original paper: Jatorrizko artikulua – Artikulu estandarra. Oro har, emaitza berriak aurkezten ditu, eta «Jatorrizko ikerketa», «jatorrizko artikulua», «jatorrizko lana» edo «ikerketa lana» ere dei daiteke.
- Review Paper. Berrikuspen-artikulua: aurretik argitaratutako emaitzak interpretatzen dituen artikulu estandarra.
- Brief Communication. Komunikazio laburra: argitalpen azkarrerako aurkeztutako artikulu laburra, artikulu estandar baten egitura bera duena.
- Continuing Education. Etengabeko Hezkuntza: etengabeko hezkuntzaren (oro har, medikoa) zati integrala den artikulua.
- Argitalpen datak: 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra onartutako artikuluak
- Erabil daitezken Creative Commons lizentzia motak:
- CC-BY (Springer Nature aldizkari gehienak)
- CC-BY-NC
- Akordioaren onuradun izan daitezke UPV/EHU eta BERC ikertzaileak, betiere pertsona "korrespondentziaren egile" gisa agertzen bada.
-
Oharra: argitalpen-kargu gehigarriak egon daitezke, akordioak estaltzen ez dituen hainbat kontzepturengatik (orrialde-kopurua, koloretako grafikoak, azalean agertzea edo editorearen beste zerbitzu batzuk). Kargu horiek egileen kontura dira.
Harremanetan jartzeko: uni-bib.eraldatzeakordioak@ehu.eus