Gipuzkoako Campuseko Biblioteka, 10 urteko bidaia
Bideoa eta erakusketa
Lehenengo argitaratze data: 2022/08/02
2011ko irailean, 2011-2012 ikasturtearen hasieran, Carlos Santamaria Zentroko Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak ateak ireki zizkion unibertsitateko komunitate osoari. Horrela, etapa berri bati ekin zion, non gure zerbitzuak eskaintzeko modua espazio berri batera eta bibliotekaren kontzeptu berri batera egokitu zen. Orain amaitzen ari den 2021-2022 ikasturtean, beraz, 10 urte ospatu ditugu. Gure hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu ditugun bi jarduera nagusiak ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu:
- "10 urte, 10 ardatz" erakusketa apirilean inauguratu zen, liburuaren egunarekin batera. Bertan, 10 panelen bidez, bibliotekaren hainbat alderdi eta ikuspegi erakusten dira, baita hamar urte hauetan izan duen bilakaera ere. Gure atarian egongo da 2022ko iraila amaitu arte.
- "Gipuzkoako Campuseko Biblioteka, 10 urteko bidaia" bideoa, liburuaren eguneko ekitaldietan ere aurkeztu zen, eta orain zabaldu dugu. Bertan, unibertsitatearekin lotutako hainbat arlotako pertsonek (ikasleak, irakasleak, etab.) Carlos Santamaría Zentroko bibliotekari buruz duten esperientziaz eta pertzepzioaz hitz egiten digute.