Eduki publikatzailea

Liburuen erreserbak Campusak itxita dauden bitartean

Lehenengo argitaratze data: 2024/07/30

Unibertsitate osoa bezala, bibliotekak bi astez itxita egongo dira abuztuan (5etik 18ra Araba eta Gipuzkoako campusetan, 12tik 25era Bizkaiko Campusean).  Beraz:

  • Itxita dauden bibliotekek ez dute erreseba eskaerarik bideratuko, bere aktibitatea berreskuratu arte.
  • Zabalik dauden bibliotekek eskaerak bideratuko dituzte, jasotzeko biblioteka zabalik baldin badago. Gainontzeko eskaerak, jatorrizko biblioteka eta jasotzeko biblioteka zabalik daudenean bideratuko dira

Ohikoa denez, erreserba eskaera egin duen pertsonak posta elektronikoko mezua jasoko du liburua hartzeko prest dagoenean. Mezuan aipatzen da liburua hartzeko epea zein den. Eskaera egin duenak ezin bada epe horren barruan liburuaren bila etorri, bibliotekarekin kontaktatu beharko du, epea luzatzeko.