Argitaratu irekian Cambridge University Press aldizkarietan, Read & Publish akordiopean
Webinar-a maiatzaren 10ean
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/05
Zuetako askok dagoeneko dakizuen bezala, UPV/EHUk Read & Publish hitzarmen bat sinatu du Cambridge University Press-ekin. Hitzarmen horren bidez, UPV/EHUko ikertzaileek irekian argitara dezakete argitaletxeko aldizkarietan, egilearentzako batere kosturik gabe.
Maiatzaren 10ean, 17:00etan, Cambridgek bere aldizkarietan irekian argitaratzeari buruzko webinar bat antolatu du autoreentzat.
Saioan izena ematea gomendatu nahi genizueke; izan ere, webinarra jarraitzerik ez baduzue, grabazioa bidaliko baitizuete.