Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea
Lehenengo argitaratze data: 2019/05/24
Aurten, UNESCOren babespean, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatzen dugu. Beste ekimen batzuen artean, bi hauek nabermendu nahi ditugu.
- American Chemical Society (ACS). “Celebrating the periodic table” atalak., gaiari buruzko materialen hautaketa interesgarri bat eskaintzen du, besteak beste, artikuluak, podcast, grafikoak, eta abar, gehienak dibulgaziozko ikuspututik.
- Royal Society of Chemistry (RSC). Erakunde horrek, ospakizunaren loturiko zenbait ekimen bultzatu ditu: argitalpenak, heziketa-materialak, bekak, eta abar. Naberbena da argitaratu duten taula periodikoa interaktiboa.
Beste aldetik, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen laguntzaz, elementu kimikoen taula periodikoaren bertsio berria argitaratu du, eguneratua eta elebiduna (euskara-gaztelania). Gainera, UPV/EHUko Kimika Fakultateak zenbait ekitalde antolatu du aurtengo urtean zehar urteurrena ospatzeko.