Albert Fert, bikaintasun zientifikoa
Nobel saridun bat UPV/EHUn
Lehenengo argitaratze data: 2020/02/12
Albert Fert ikertzailea, 2007an Fisikako Nobel Saria jaso zuena, UPV/EHU-Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasle gisa hasi berri da. Fert irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Materialen Fisika Saileko ikertzaile agurgarri gisa arituko da. Nobel saridun bat izatea ez da batere ohikoa Espainiako unibertsitateetan. Unibertsitateko Bibliotekatik, sekulako berri horren zabalpena laguntzeko helburuz, bere ekoizpen zientifikoaren adierazle bibliometriko batzuk hedatzen ditugu.