Testu osoko artikuluak eskuratzeko aukerak
Lehenengo argitaratze data: 2021/01/21
CRUEk egiten dituen negoziazioetan akordiorik lortu ezean, argitaletxe batzuen aurtengo (2021) edukietarako sarbideetan etenak gerta daitezkeenez, testu osoko artikuluak eskuratzeko alternatibak eskaintzen dizkizuegu:
-
Biblioteken arteko mailegua
Artikuluak oso denbora gutxian ematen dira modu digitalean
Zerbitzuari buruzko informazioa: Biblioteken arteko mailegua
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan zure campuseko zerbitzuarekin:
- Araba: documentacion.bib-ar@ehu.eus
- Bizkaia: documentacion.bib-le-bi@ehu.eus
- Gipuzkoa: documentacion.bib-gi@ehu.eus
-
Sarbide irekiko plugin-ak
Sarbide irekiko bertsioetara sartzeko nabigatzailean instala daitezkeen luzapenak dira:
UNPAYWALL (Chrome eta Firefox)
OPEN ACCESS BUTTON (Chrome eta Firefox)
END NOTE CLICK (Chrome eta Firefox). Bibliotekak harpidetutako edo sarrera irekian dauden argitalpenen pdf-ak eskuratzen ditu. Kontu instituzional bat sortu behar da erabili ahal izateko
-
Gordailuak
Sarbide irekia duten artikuluak biltzen dituzten erakunde gordailuetako edo gordailu tematikoetako edukia indexatzen dituzten bilatzaileak erabil itzazu:
BASE (Bielefec Academic Search Engine). 200 milioitik gora dokumentu akademiko, gehienak sarbide irekian.
CORE. Mundu guztiko gordailuak biltzen dituen Britaniar biltzailea.
RECOLECTA. Gordailu zientifiko nazionalak.
-
Egileei eskaera egin
Komeni da ResearchGate o Academia.edu bezalako sare sozial akademikoen bidez harremanetan jartzea.
Gainera, gogoratu gure WorldCat Discovery katalogoaren bidez sarbide irekiko baliabide ugari eskura daitezkeela.