Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak hamargarren urteurrena ospatuko du

Lehenengo argitaratze data: 2022/04/27

2021/22 ikasturte honetan Campuseko Bibliotekak hamar urte bete ditu. Hori dela eta, bat egiten dugu ehuKulturak apirilaren 28an liburuaren eguna dela eta, Antonio Beristain Auditorioan antolatu duen ekitaldiarekin. Horrela, "Carlos Santamaría Zentora, hamar urteko bidaia" bideoa aurkeztuko dugu. Era berean, "10 urte, 10 ardatz" erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Erakusketa bibliotekako atarian egongo da aurtengo ikasturtearen amaiera arte. Miren Agur Meabe, "Liburuaren Eguna" ospatzeko ekitaldira gonbidatutako idazlearen lanaren erakusketa txiki bat ere jarri dugu. Ohikoa denez, egunean zehar bibliotekak liburuak doan banatuko ditu.