Eduki publikatzailea

Liburutegien eguna 2024 (urriak 24)

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/21

Liburutegien eguna 2024

Urriaren 24an Biblioteken Eguna izango da, eta Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak egun hori ospatzera animatzen gaitu. Aurtengo leloa “Etorkizun jasangarriaren alde” izango da, azpimarratzeko bibliotekek daukaten funtsezko zeregina Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko, Agenda 2030aren arabera. Gainera, bibliotekek berebiziko garrantzia daukate gizartea gero eta hobeto informatua egon dadin, berdinzaleagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa izan dadin eta jabetu dadin ezinbesteko duela bizimodu jasangarriagoa izatea, etorkizuneko belaunaldiekiko konpromisoa beteko badu. Unibertsitateko Bibliotekan aukera hau baliatu gura dugu gure ekarpentxoaren lagin bat ezagutzera emateko: ikusi gure erakusketak hiru campusetan eta hurbildu beste ekimen batzuk ezagutzera, hala nola Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako GJHen Txokoa.