Journal Citation Reports edizio berria eskuragarri dago
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/20
Journal Citation Reports (JCR, 2023ko datuak) edizio berria eskuragarri dago, aldizkari zientifikoen munduko ranking garrantzitsuena. Web of Science webgunearen bidezko sarbidea dugu eta, era berean, ikerketaren ebaluazioaren atalaren bitartez (aldizkariak – eragin faktorea) edo datu-baseen aurkibide alfabetikoaren bidez sar daiteke. 2024ko edizio honetako berritasun nagusi gisa, bateratu egin dira orain arte edizio desberdinetan (Sciences, Social Sciences eta Emerging Sources) bereizita agertzen ziren kategoria tematikoak eta rankingak. Horrela, gaikako kategoria bereko aldizkari guztiak modu bateratuan ordenatzen dira, edozein ediziotan agertzen direla ere.