Eduki publikatzailea

Ikertzaileen eragin akademikoa aztertzea InCitesekin: online prestakuntza-saioa (2025/02/04, 14:00-15:00)

Lehenengo argitaratze data: 2025/01/23

Clarivatek (Web of Science) "Ikertzaileen eragin akademikoa aztertzea InCitesekin" online saioa antolatu du (asteartea, 2025eko otsailaren 4a, 14:00-15: 00) InCites Benchmarking & Analytics (InCites) tresna bibliometrikoa da, eta Web of Science-ko datuak erabiltzen ditu ikerketaren eragileak (erakundeak, aldizkariak, ikertzaileak, etab.) aztertzeko.

Ikaskuntza-helburuak:

  • "Researcher Report" interpretatzea
  • Ikertzaileen eragin akademikoa aztertzea
  • Ikertzaile-talde bat sortzea, inpaktua aztertzeko.

"1. saioa - Nire lehen urratsak InCitesekin (2024ko urria)" kontsultatzea gomendatzen dizugu, ikastaro honen jarraipen egokia egiteko behar diren ezagutzak eskuratzeko. Grabazioa prestakuntza-atarian dago: Spain - Europe - Regional Pages - LibGuides at Clarivate Analytics.

Izen-ematea (posta instituzionala erabiliz)