Sarbide irekian argitaratzeko akordio berriak: IEEE (Institute of Electrical and Electronic Engineers) eta RSC (Royal Society of Chemistry)
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/07
CRUE-Espainiako Unibertsitateek eta CSIC-ek duela 2 urte sinatu zituzten nazioko lehen eraldaketa-akordioak. Liburutegiek egindako harpidetzak ordainduta aldizkako argitalpenen bildumarako sarbidea izateaz gain, ikertzaileek artikuluak argitaratu ditzakete sarbide irekian, APCren (Article Processing Charge) ordainketari aurre egin beharrik izan gabe. Akordio horietan sartzen ziren argitaletxeak hauek ziren: Elsevier, Springer, Wiley eta American Chemical Society (ACS).
2023an akordioa IEEE (The Institute of Electrical and Electronics Engineers) eta RSC (Royal Society of Chemistry) argitaletxeetara zabaldu da.