Eduki publikatzailea

Mendekua literaturan: Erakusketa bibliografikoa

Erakusketa Vitoria-Gasteiztik Leiora doa. 2024ko iraila-abendua.

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/18

Mendekua literaturan erakusketa bibliografikoa Leioako Campuseko bibliotekara doa, Arabako Campuseko Bibliotekan egon ondoren. Lucky Books biurtekoaren gaia eta ilustrazioak erabiliz ("Begia begi truk, denak itsu"), mendekua erabiltzen da, literaturako pertsonaien bidez, jasandako irain edo bidegabekeria egoera iraultzeko ekintza edo sentimendua irudikatzeko.

Erakusketan, Leioako Bibliotekako funtsetan dauden liburuen aukeraketa bibliografiko bat ikus daiteke, laburpen laburrekin eta irudiekin batera, zeinetan hainbat pertsonaia mendekua aldarrikatzen ari diren.

Hartu zure denbora mendekua hartu nahi baduzu, ez ahaztu mendekua hotza zerbitzatzen duen platera dela.