Eduki publikatzailea

Micronesia revisited: Teresa del Valle (Guam, 1974-1978)

Erakusketa UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2025/02/27

“Documentos, libros, diario, objetos de cultura material cargados de recuerdos, habían sobrevivido al periplo: Guam, Honolulu, Bilbo […] hasta finalmente descansar en la Biblioteca Carlos Santamaría de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersitatea, ubicada en Donostia”. Valle Murga, M. T. del (2017). Tras las huellas del trabajo de campo y su impacto: una experiencia de aprendizaje y socialización. En Antropologías en transformación: sentidos, compromisos y utopías (pp. 211-230). Institució Alfons el Magànim.

Duela urte batzuk, Teresa del Valle antropologoak, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko antropologia sozial eta kulturalaren eta antropologia feministaren erreferenteak, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekari funts bibliografiko garrantzitsu bat eta Guamen egindako egonaldian bildutako objektuen aukeraketa bat eman zizkion, orain erakustea atsegin zaiguna. Erakusketa honen helburua, gaur egun diziplina garatzen den testuinguruaren oso bestelako garai eta geografian, antropologia egiteak zer esan nahi zuen erakustea da. Gure ustez, urruneko gizarte hori aztertzeak gizartea antolatzeko beste modu batzuetara hurbiltzea dakar, eta, Teresak berak dioen bezala, ez da immunea ikertzen ari den pertsonaren kultura-jatorriak ezartzen dituen baldintzapenekiko.

Landa-laneko materialak, horietako batzuk erakusketan ikusgai, "Pazifikoko Antropologia Sozialeko Iturri Dokumentalak" bilduman daude jasota, Addi gordailuan. Erakusketa, Carlos Madrid (Guameko Unibertsitatea) eta Carmen Díez eta Beatriz Moral UPV/EHUko Teresa del Valleren diszipuluen laguntzarekin egina,  otsailaren 28an, inauguratuko da eta Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren atondoan egongo da zabalik.