Eduki publikatzailea

Euskararen Nazioarteko Eguna EHUBibliotekan (abenduak 3)

Instalakuntza Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2024/12/03

Euskararen egunaren harira ehuBibliotekan azpimarra jarri nahi izan dugu itzulpengintzan. Zehazki, beste hizkuntza batean idatzitakoa euskarara ekartzeko eginkizunean. Horra hor instalakuntza /erakusketa xume honen helburua.

Beste kode linguistiko batzuetan pentsatu eta idatzitako testu akademiko eta literarioak euskaratzeak gure hizkuntza aberasten du eta erdal bitarteko linguistikorik gabe mundua bere osotasunean irakurtzeko eta gureganatzeko aukera ematen digu.

Kontraesanean, ordea, zeregin handi horretan itzultzaileen izena letra txikiz idatzita agertzen da askotan, idazle-sortzaileen itzalpean. Horregatik, EIZIE elkartearen lana eta haiek egindako itzulpenak nabarmendu nahi izan ditugu, arreta berezia eskainiz Literatura unibertsala bildumari. Testu akademikoetan etxean egindako lanari erreparatu diogu bereziki, besteak beste,  ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat), Limes (Pentsamendua) eta Klasikoak bildumei, UPV/EHU babespean argitaratuak.

Instalazioa 2025ko urtarrilaren hasiera arte izango dugu Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren atarian.