Eduki publikatzailea

Bibliotekaren kudeaketarako sistema aldaketa

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/29

Azaroan, Bibliotekaren kudeaketarako sistema integratua aldatuko dugu.

WMS (Worldshare Management System) da sistema berria, OCLC-k garatu duena eta mundu mailako biblioteka kooperatiba handiena dena; izan ere, kooperazioa da bere ezaugarri nagusia.

 

1967 urtean sortua, OCLC ikerketa eta zerbitzu informatikoak bibliotekei eskaintzen dizkien irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Bere zereginik nabarmenena, informaziorako sarbidea kostu txikienarekin biblioteketako erabiltzaileei ematea da. OCLC-ren zerbitzuak 171 herrialdetan sakabanatutako 72.000 biblioteka baino gehiagok erabiltzen dituzte baliabideak lokalizatu, eskuratu, mailegatu, gorde eta kudeatzeko.

WMS, Worldcat-en oinarritzen da, munduko biblioteketako katalogo kolektiborik handienean.

UPV/EHUko Bibliotekak, 2016tik hona hartzen du parte Worldcat katalogoan, eta honi esker egin ditzakegu:

Gure funtsak mundu mailan agerian jarri
Unibertsitateko ondare bibliografikoa zabaldu
Gure erabiltzaileei milaka baliabidetarako konexioa eman (400 baliabide bibliografikotik gora) sarbide unibertsala erraztuz.

Aurki, katalogo berriari buruzko informazioa eta trebakuntza eskainiko dizuegu.