Eduki publikatzailea

ClinicalKey Student Medicine eta ClinicalKey Student Nursing plataformarako sarbidea

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/16

ClinicalKey Student Medicine eta ClinicalKey Student Nursing sartzeko informazioa

ClinicalKey Student eta ClinicalKey Student Nursing medikuntza eta erizaintza arloko hezkuntza plataforma interaktibo bat da, kasu klinikoetan oinarrituta dagoena. Elsevier argitaletxearen testuliburu, irudi eta bideo bilduma zabal baterako sarbidea ematen du. Eta, bestalde, ClinicalKey Student Bookshelf tresna ere badu, aurkezpenak sortu, oharrak hartu eta partekatzeko.

ClinicalKey Student eta  ClinicalKey Student Nursing plataforman Bibliotekako katalogoaren bidez  sartu ahal izango zara, saioa hasi sakatuta. Plataformaren barruan zaudelarik, erregistratu egin beharko zara, salbu eta ScienceDirect edo Scopus bezalako Elsevierren beste plataforma batzuetan kontu bat sortua baduzu.

 

Doako aplikazio mugikor bat ere badu, iOS eta Android aplikazio denden bidez: "ClinicalKey Student Bookshelf". Baita offline irakurgailu bat ere Windows 10+ izenekorako Microsoft Store-n eta Mac-erako.

 

Plataformaren eta ClinicalKey Student Bookshelf aplikazioaren etekinik handiena lortzeko, baliabide zentroa bisita dezakezu eta bideo hauek ere ikus ditzakezu:

 

Grabatutako prestakuntza saioak esteka honetan agertzen dira: https://www.elsevier.com/es-es/solutions/clinicalkey/resource-center/webinars-2020  eta beste informazio interesgarri batzuk helbide honetan: https://www.elsevier.com/es-es/solutions/clinicalkey/resource-center