Eduki publikatzailea

Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu berri (HBP) batean parte hartzen ari dira Joseba Gainza Barrencua eta Olatz Irulegi Garmendia irakasleak: Zahartze osasuntsua eta nahi ez den bakardadea adineko pertsonetan

Lehenengo argitaratze data: 2024/11/04

Gure gizarteak hurrengo urteetan aurre egin beharko dion erronka handienetako bat bakardadea da. Jendearen osasunean eragina izan dezakeen faktore garrantzitsua da bakardadea, eta adineko pertsonen kasuan, kritikoa izan daiteke. Espainiar estatuko bizi-itxaropena munduko bigarrena da eta mundu mailan, duela 50 urte baino 20 urte gehiagokoa da. Emakumeen bizi-itxaropena altuagoa izanik, adineko emakumezkoen portzentaia gizonezkoena baino altuagoa da, eta beraz genero ikuspegia ere kontutan hartu beharko litzakete, emakumeen beharrizanak kontutan izateko. Horrela, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu honen helburu orokorrak dira: 1) Adinekoen beharrizanak kontuan hartuz, hirigintza eta diseinu arkitektoniko sistemak eraikitzea. 2) Genero gaiei buruzko jakintza eta sentsibilizazioa garatzea. 3) Emakume nagusien garapen pertsonal eta profesionaleko zailtasunei buruzko kontzientzia sortzea. 4) I3 hezkuntza eredua garatzen hastea. 5) Iraunkortasuneko helburuei buruzko ikerketa sustatzea.

Ikusi proiektuaren fitxa osoa