Eduki publikatzailea

KALELAGUN: Kanpoko espazio publikoak eraldatzeko eredua, bakardadeak arintzeko eta adinekoen ongizatea eta autonomia areagotzeko

KALELAGUN Gipuzkoako Foru Aldundiak HARIAK bakardadeen aurrean duen estrategiaren barruan dago, eta ADINBERRIK eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu eta sustatu dute.

Gipuzkoako Bakardadearen Maparen arabera (2021), Gipuzkoan, nahi gabeko bakardadea 55 urtetik gorakoen % 29,5era iristen da. Problematika horri hainbat diziplinatatik heldu behar zaio, eta horien artean dago hirigintza ere.

KALELAGUNen helburua da Gipuzkoako hainbat espazio publiko (plazak eta kaleak) kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, bakardadearen ikuspegitik. Proiektuak faktore nagusiak identifikatu eta bakardadea arintzeko diseinu-jarraibide batzuk proposatzen ditu. Gure bizitzan zehar lagun izango diren kaleak eta plazak, bizitza aktiboa sustatuko dutenak eta gizarte-harremanak erraztuko dituztenak.

Proiektuak disziplina anitzeko eta erakunde arteko ikuspegia du, eta hiru udalekin lankidetzan garatu da: Beasain, Arrasate eta Donostia. Horietan hiru plaza izan dira, azterketa kasu gisa.

Proiektuaren emaitza nagusia KALELAGUN diseinu-gida da, eta kasu praktikoekin ilustratzen da, errazago aplikatzeko. Gida arkitekturako eta diseinuko profesionalentzako, administrazioentzako eta herritarrentzako tresna praktiko gisa proposatzen da.

Lana garatzeko, hainbat ikerketa-teknika aplikatu dira: analisi bibliografikoa eta literaturakoa, landa-bisitak, inkestak, behaketa ez parte harztailea, elkarrizketak, helize laukoitzeko aktoreekin batera sortzeko prozesuak eta ingurumen-parametroen monitorizazioa hiru kasu errealetan.

Beasaingo Barrendain plaza lehenengo KALELAGUN plaza bihurtuko da eta 2025ean hasiko da eraikitzen.

 

Ikertzaileak

Ikertzaile nagusia: Olatz Irulegi Garmendia (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)

  • Miriam Varela (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Claudia Pennese (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Eva Jiménez (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Urtza Uriarte (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Rufino Hernández (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Antonio Serra (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Olatz Grijalba (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Alex Mitxelena (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Izaskun Aseguinolaza (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Xabat Oregi (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Iñigo Rodríguez (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Asier Benko (Arkitektura Goi Eskola Teknikoa)
  • Ioan Cauni (Arkitektura Goi Eskola Teknikoa)
  • Alhelí Álvarez (Arkitektura Goi Eskola Teknikoa)
  • Moises Odriozola (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - ENEDI taldea)
  • Iñaki Gómez (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - ENEDI taldea)
  • Iván Flores (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - ENEDI taldea)
  • Alex Mendiburu (Informatika Fakultatea - Intelligent System Group)
  • Olaia Larruskain (Psikologia Fakultatea - Psicología Social: Cultura, Cognición y Emoción y Criminología aplicada)
  • Edurne Martínez (Psikologia Fakultatea - Psicología Social: Cultura, Cognición y Emoción y Criminología aplicada)
  • Saioa Telletxea (Psikologia Fakultatea - Psicología Social: Cultura, Cognición y Emoción y Criminología aplicada)
  • Laura Vozmediano (Psikologia Fakultatea - Psicología Social: Cultura, Cognición y Emoción y Criminología aplicada)

 

Proiektuaren beste informazio bat

  • Lokalizatzailea: IK-22-003
  • Urtea: 2022-2024
  • Gako-hitzak: Diseño de espacios públicos, Soledades, Personas mayores, Estrategia HARIAK, Envejecimiento saludable
  • Programaren izena: Retos del envejecimiento activo, saludable y con sentido y significado (Adinberri) y el impulso de la mejora de la atención y cuidados a las personas mayores. Departamento de Promoción Económica, Turismo y Medio Rural de la Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Proiektu mota: Lehiaketa-deialdietan finantzatutako I+G+b proiektua
  • Erakunde finantzatzaileak: ADINBERRI eta Gipuzkoako Foru Alundia
  • Erakunde partehartzaileak: Beasaingo Udala | Donostia -  San Sebastián Udala | Arrasateko Udala
  • Hasiera data: 2022
  • Iraupena: 24 hilabete
  • Zenbatekoa guztira: 519.200,60€
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: 259.600,30€