Euskal kostaldeko herri eta itsas arkitekturen inguruko ikerketa
Euskal herri arkitekturaren inguruko ikerketak landa eremuetan ardaztu izan dira nagusiki, baserria euskal herri-arkitekturaren oinarrizko ordezkari izan delarik. Hargatik, azken hauen inguruan gauzatu dira euskal arkitekturaren ikerketa eta lan gehienak. Hala ere, Euskal Herriko herri-arkitekturaren aniztasun eta aberastasuna ikerketa eta argitalpen multzo honek azaltzen dutena baino askoz ere oparoagoa da.
Ikerketa honen bidez euskal kostaldeko itsas herrien arkiktektura eta hirigintza aztertuko dira, orain arte oso gutxi aztertu izan den gai bat delarik. Herri hauen jatorri, garapen eta ezaugarriak ikertzea, kostaldeko ainguraleku eta paisaietan lortu duten errotzea zehaztea, mendeetan zehar bertan sortu diren eraikin tipologien aniztasuna identifikatu eta aztertzea, baita azken mendeetan izan duten eraldaketa prozesua zehaztea dira ikerketaren helburu nagusiak. Kontserbatzen diren eraikin eta herri-espazioen analisiaz gain, azken mendeko desitxuraketak gainditzeko aukera ematen duten dokumentu-iturriak, kartografia historikoak, ikonografiak eta argazki zaharrak izango dira ikerketaren bi funts nagusiak.
Azken batez, marrazketa lan prozesuaren muinean kokatzen duen ikerketa da honakoa, erregistratu eta aztertzeko baliabide nagusi izateaz gain, ikerketaren emaitzak adierazteko marrazketa baliabide nagusitzat duena.
Ikertzaileak
Ikertzaile nagusia: Aritz Díez Oronoz (Arkitektura Saila)
Ikertzaile nagusia: Josu Narbarte Hernández (Aranzadi Zientzia Elkartea)
Proiektuaren beste informazio bat
- Lokalizatzailea: IK-22-002
- Urtea: 2022
- Gako-hitzak: Arquitectura vernácula, Arquitectura marítima, Poblaciones pesqueras, Paisaje costero, Construcciones en madera
- Proiektu mota: Lehiaketa-deialdietan finantzatutako I+G+b proiektua
- Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Hasiera data: 2022
- Iraupena: 24 hilabete
- Zenbatekoa guztira: 29.960 €