LoTu_Cotidianeidad local y turismo. Método para la evaluación de correlaciones entre las características espaciales y las dinámicas urbanas
Proposamen honen helburu nagusia hiriko pertsonen dinamikak aztertzeko datu geolokalizatuetan oinarritutako metodo sistematiko eta errepikagarria sortzea da. Udal mailan egiten da lan eta datu-iturri berrien erabilera aztertu nahi da pertsonen hiri-erabileraren espazio-denborazko azterketa egiteko. Egonaldietarako espazioen erabilera, mugarriak eta pertsonen fluxuak hauteman eta errepresentatzen dira.
Datuak eskuratzeko metodoak espazio-denborazko osagaiarekin erlazionatzen dira eta okupazio-patroien arabera matrize batean sailkatu. Informazio iturriak anitzak izan dira: okupazioak (Google Places, Google Maps), kontsumo-eremu dinamikoak (banku-datuak, mugikorreko datuak), mugikortasuna (geldialdiak, garraio-nodoak eta ibilbideak); hiri-mugarriak (Instagram); turismoa (Flickr, Tripadvisor, Airbnb). Metodoak Donostia izan du kasu-azterketa gisa.
Emaitza gisa, iturri horien erabilera potentzialaren inguruko hausnarketaz gain. Donostiako hiri-dinamiken sekuentziala irudikatu da. Horri esker, hiriko hiri-eremuan dauden mugimendu-ereduak errepresentatu ditzakegu.
Ikertzaileak
Ikertzaile nagusia: Olatz Grijalba (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
- Mikel Barrena-Herrán (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
- Itziar Modrego-Monforte (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
Proiektuaren beste informazio bat
- Lokalizatzailea: IK-22-001
- Urtea: 2022
- Gako-hitzak: Urban vitality, Urban dynamics, Data visualization, Time Geography, Location Based Social Network
- Programaren izena: Convocatoria 2022 del Programa de Red Guipuzcoana de Ciencia, Tecnología e Innovación
- Proiektu mota: Lehiaketa-deialdietan finantzatutako I+G+b proiektua
- Erakunde finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Alundia
- Erakunde partehartzaileak: OPIK (Bilbao), GIAU+S | ABIO (Madrid), Universidad Alicante (Alicante)
- Hasiera data: 2022-09-01
- Iraupena: 12 hilabete
- Diru-laguntzaren zenbatekoa: 80.509 €