Eduki publikatzailea

RISAV. Vivienda y salud. Riesgo para la salud asociado a la vivienda y su entorno. Propuesta metodológica para su evaluación

Proposamen honen helburu nagusia izan da irizpide anitzeko analisi-metodo bat sortzea udal mailan, etxebizitzak birgaitzeko esku-hartzeen lehentasuna ebaluatzeko. Alderdi sozialak, energetikoak, ingurumenekoak eta bizigarritasunari buruzkoak biltzen ditu proiektuak. Garatutako proposamen metodologikoak egungo arazo eta kalteberatasun sorta zabala erakusten du. Gainera, eraikitako parkea birgaitzeko estrategiak dibertsifikatzeko beharrari buruzko hausnarketa eragin nahi du, testuinguruaren edo tipologiaren arabera eta udal-eskalako estrategia espezifiko bat definituz.

Emaitza gisa, alde batetik, GIS metodo sistematizatu bat eta, bestetik, indizeetan oinarritutako beste azterketa-kasu batzuei aplika dakiekeen tresna bat lortu dira. Tresna horri esker, zaurgarritasuna aztertu eta ebaluatu ahal izango da, erreferentzia-balioetan eta azterketa-kasuari egokitutako aplikazioan oinarrituz. Hala, Donostiako kasurako diagnostikoa lortu da. Emaitzak web bisore interaktibo batean daude erakusgai (2024ko martxoaren 16an kontsultatua).

 

Ikertzaileak

Ikertzaile nagusia: Olatz Grijalba (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)

  • Mikel Barrena-Herrán (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)
  • Itziar Modrego-Monforte (Arkitektura Saila - CAVIAR taldea)

 

Proiektuaren beste informazio bat

  • Lokalizatzailea: IK-20-001
  • Urtea: 2020
  • Gako-hitzak: Habitabilidad, Eficiencia energética, Quality of life, GIS, Vulnerabilidad residencial
  • Programaren izena: Convocatoria 2020 del Programa de Red Guipuzcoana de Ciencia, Tecnología e Innovación
  • Proiektu mota: Lehiaketa-deialdietan finantzatutako I+G+b proiektua
  • Erakunde finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Alundia
  • Erakunde partehartzaileak: GBC | GIAU+S | ABIO (Madrid), RB3 Innovación Urbana Integrada (Gipuzkoa), Gislan Geographic Applications Kooperatiba Elkartea (Gipuzkoa)
  • Hasiera data: 2020-09-01
  • Iraupena: 12 hilabete
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: 80.089 €