Eduki publikatzailea

HBP/PIE i3lab 2024/2025. Zahartze aktibo eta osasuntsua adineko pertsonetan eta bakardearen eragina duten faktoreen azterketa. Kanpo eta barne-inguruneen analisia

Gure gizarteak hurrengo urteetan aurre egin beharko dion erronka handienetako bat bakardadea da. Jendearen osasunean eragina izan dezakeen faktore garrantzitsua da bakardadea, eta adineko pertsonen kasuan, kritikoa izan daiteke. Espainiar estatuko bizi-itxaropena munduko bigarrena da eta mundu mailan, duela 50 urte baino 20 urte gehiagokoa da. Emakumeen bizi-itxaropena altuagoa izanik, adineko emakumezkoen portzentaia gizonezkoena baino altuagoa da, eta beraz genero ikuspegia ere kontutan hartu beharko litzakete, emakumeen beharrizanak kontutan izateko. Horrela, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu honen helburu orokorrak dira: 1) Adinekoen beharrizanak kontuan hartuz, hirigintza eta diseinu arkitektoniko sistemak eraikitzea. 2) Genero gaiei buruzko jakintza eta sentsibilizazioa garatzea. 3) Emakume nagusien garapen pertsonal eta profesionaleko zailtasunei buruzko kontzientzia sortzea. 4) I3 hezkuntza eredua garatzen hastea. 5) Iraunkortasuneko helburuei buruzko ikerketa sustatzea.

Ikertzaileak

Ikertzaile nagusia: Zaloa Azkorra Larrinaga (Energia Ingenieritza Saila - ENEDI)

Ikertzaile nagusia: Moises Odriozola Maritorena (Energia Ingenieritza Saila - ENEDI)

  • Maria Olatz Irulegi Garmendia (Arkitektura Saila - CAVIAR)
  • Ignacio Santiago Gómez Arriaran (Energia Ingenieritza Saila - ENEDI)
  • Joseba Gainza Barrencua (Arkitektura Saila - CAVIAR)

Proiektuaren beste informazio bat

  • Lokalizatzailea: HBP-24-002
  • Urtea: 2024
  • Gako-hitzak: Adineko pertsonak; Bakardadea; Genero ikuspegia; HBP-PIE
  • Programaren izena: HPB/PIE i3lab (2024-2025)
  • Proiektu mota: Zuzeneko dirulaguntza
  • Erakunde finantzatzailea: Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetza (UPV/EHU)
  • Erakunde partehartzaileak: Gipuzkoa Ingeniaritza Eskola (Donostia) | Bilboko Ingeniaritza Eskola (Bilbo) | Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (Donostia)
  • Hasiera data: 2024-05-14
  • Iraupena: 18 hilabete
  • Zenbatekoa guztira: 3.600 €
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: 3.600 €