Plan estrategikoa 2021-2025 (PDF)

Plan estrategikoa 2021-2025

Dokumentu honek AGETek aldi estrategiko horretan lortu nahi dituen helburuak jasotzen ditu, eta zehaztuta daude helburu horiek erdiesteko egokientzat jotzen diren estrategiak eta ekintzak. Argi eta garbi ezartzen du Ikastegiak egin nahi duen aurrerabidea, eta ikasleei, komunitate zientifikoari, unibertsitateko kideei eta gizarteari begira funtsezko aldaketak dakartzaten eremuak nabarmentzen ditu.

Misioa

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak zerbitzu publikoa izateko bokazioa du, eta profesionalak trebatu nahi ditu, eta kultura arkitektonikoa sustatu, pentsamendu askatasuna, berrikuntza, konpromiso soziala, espiritu kritikoa eta euskararen sustapena ezaugarritzat dituen ingurune batean eta testuinguru eleaniztun batean.

Hori lortzeko, giza talde gaitua dauka, baita irakaskuntzarako zein ikerketarako azpiegitura egokiak ere.

Bertan bultzatzen diren jarduerek helburutzat dute arkitektura gizartean oro har zabaltzea.

Ikuspegia

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak helburu hauek erdietsi nahi ditu 2021-2025 aldi estrategikoan:

  • Ikasleen aitorpena jasotzea kalitatezko irakaskuntza eskaintzen duen ikastegi bikain gisa, irakats esperientzia gogobetegarria eskaintzea, ikaskuntza etengabea sustatzea eta gizartearen beharretara moldatutako formakuntza integrala ematea.
  • Langileek beren lan ibilbidea garatzeko ikastegi ontzat hartzea, eta haien inplikazio eta konpromiso ahalik eta handiena lortzea, pertsonalki eta profesionalki aurrera egin dezaten.
  • Unibertsitateko kideek kudeaketa aurreratuko erreferentziatzat hartzea, baita beren ezagutza arloekin erlazionatutako gaietako erreferentziatzat ere.
  • Enplegatzaileek bertako irakaskuntzaren kalitatea eta profesionalen prestakuntza aintzatestea, eta ikastegia ikerketa arloko erreferentziazko zentrotzat hartzea.
  • Ikastegiaren konpromiso soziala aintzatetsia izatea.

Balioak

Proposatutako misioa, ikuspegia eta estrategia aintzat hartuta, AGETeko Zuzendaritza Taldeak Plan honetan aurrera egiteko beharrezkotzat jo zituen balioak aztertu eta eguneratu zituen.

  • Erantzukizuna, etika, zuzentasuna eta berdintasuna. Betebehar profesionalak onartu eta betetzeko prestasuna, interes komuna helburutzat  harturik, modu inklusiboan eta berdintasunean.
  • Malgutasuna eta aldaketetara moldatzeko gaitasuna. Behar berriei erantzun ahal izateko rol berriak bete, errutinak aldatu edo prozedura berriak onartzeko prestasuna.
  • Iniziatiba, jakin-mina eta berritzeko gaitasuna. Gauza berriak asmatu edo ezagutzeko prestasuna eta borondatea, baita errealitatea aldatu eta hobetze aldera horiek praktikan jarri eta erabiltzekoa ere.
  • Kooperazioa eta koordinazioa. Helburu komun bat lortzeko beste pertsona edo talde batzuekin eraginkortasun nahiz efizientzia irizpideak aplikatuz lan egiteko prestasuna eta borondatea.
  • Ezagutzaren transmisioa. Azterketen, ikerketen eta esperientziaren bidez lortutako ezagutzak gizarteari eskaintzeko prestasuna.
  • Erakunde kontzientzia eta kidetza sentimendua. Izaera propioa duen talde baten parte sentitzea, horren interesak babestea eta proiektuak nahiz lorpenak partekatzea.