Lokalen erreserba
Prozedura eta Tarifak
- Lokalak erreserbatzeko, guztiz beteta Alokatzeko eskaera (pdf ,212 Kb)aget.zuzendari-idaz@ehu.eus helbidera bidali behar da gutxienez 10 lanegun lehenago.
- Jarduera bat antolatu nahi duten unibertsitateko kideek ez dute inolako kontraprestazio ekonomikorik eman beharko lokala erabiltzeagatik, baldin jarduerak lotura badu beren kudeaketa karguarekin, irakats betebeharrarekin, lan eginkizunarekin edo beren izaerarekin, eta haiekin erlazionatutako unibertsitate jardueren barnean egiten bada. Unibertsitateko kidetzat hartuko dira UPV/EHUko irakasleak eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, ikasleak edo talde horiei lotutako edozein motatako pertsona juridikoak.
- Aurreko paragrafoak ezarritakoaren arabera jardungo ez duten unibertsitateko kideek eta unibertsitatearekin loturarik ez duten pertsonek diru kopuru bat ordaindu beharko dute, unibertsitate agintari eskumendunek ezarri duten tarifaren arabera
- Lokalak hiru modalitateren arabera aloka daitezke: 1. tarifaren, 2. tarifaren eta 3. tarifaren arabera. 2. eta 3. tarifen kasuan, gehiegizko denbora kobratzeko 1. tarifa aplikatuko zaio benetan emandako gehiegizko ordu kopuruari.
- Ordu zatiak goitik biribilduko dira ordu erdia gainditu bada, edo behetik, ordu erdira heldu ez bada.
- Tarifaren modalitatea ezin izango da aldatu lokalak erabiltzen hasi ondoren
- Tarifan espazioaren alokairua baino ez da sartzen. Horri gehitu beharko zaio lokala garbitzeko lanaren kostua eta zerbitzua emateko behar diren langileak (atezaina, ikus-entzunezkoen teknikaria etab.).
- Fidantza kalkulatzean (alokairuaren kostuaren % 25, BEZ barik) kontratua hastean egingo den orduen estimazioa hartuko da oinarri.
- Lokalak erabiltzen amaitutakoan, benetan erabilitako orduen datuak bidaliko dira eta faktura jaulkiko da.
- Multimedia-teknikarien laguntza behar izanez gero, lokala erreserbatu dela baieztatzeko, aldez aurretik prest dagoela egiaztatu beharko da.
- Informatika-gelak soilik alokatu ahal izango dira erabiltzaileek ekipamenduetara sartzeko beharrezkoak diren kredentzialak dituzten jardueretarako.
Tarifak 2022
Sol. | Lokalak | Tokiak | Baliabideak | Tarifa 1 Ordu solteak Prezioa orduko |
Tarifa 2 Egun osoa 8:00-20:00 |
Tarifa 3 Egun erdia 8:00-14:00 14:00 -20:00 |
---|---|---|---|---|---|---|
P1 | PARANINFOA | P1: 258 P2: 66 |
Bideo-proiektagailua, soinua, mikroak (mahai gainekoa, haririk gabekoa, atrilekoa), aldibereko itzulpena |
168,00€ | 1.516,00€ | 759,00€ |
PB | BATZAR ARETOA | 40 | Bideo-proiektagailu, soinua, mikroak (haririk gabekoa eta mahai ganiekoa). |
146,00€ | 1.095,00€ | 548,00€ |
PB | HALL (Oñati, Maule eta erdiko pasabidea) |
220,00€ | 1.311,00€ | 658,00€ | ||
P4 | TERRAZA | + 100 M2 | -- | 1.470,00€ | -- | |
PS | Gela CC1 | 36 | Bideo-proiektagailu, Banako ordenagailuak | 220,00€ | 1.998,00€ | 1.000,00€ |
PS | Gela S.1 Gela S.2 Gela S.3 |
72 84 84 |
Bideo-proiektagailu |
58,00€ | 525,00€ | 263,00€ |
PB | Gela A 0.0 Gela A 0.1 Gela A 0.6 |
12 28 28 |
29,00€ | 291,00€ | 146,00€ | |
PB | Tailer T 0.2/0.3 Tailer T 0.4/0.5 |
56 56 |
58,00€ | 525,00€ | 263,00€ | |
P1 | Gela A 1.1 | 120 | 88,00€ | 786,00€ | 395,00€ | |
P2 | Gela A 2.0 Master | 24 | 29,00€ | 291,00€ | 146,00€ | |
Gela A 2.1 Gela A 2.2 Gela A 2.3 |
96 72 72 |
58,00€ | 525,00€ | 263,00€ | ||
P2 | Tailer T 2/4.5.6 TailerT 2/7.8.9 |
96 96 |
58,00€ | 525,00€ | 263,00€ | |
P3 | Gela A 3.1 Gela A 3.2 Gela A 3.3 |
90 72 72 |
58,00€ | 525,00€ | 263,00€ | |
P3 | Tailer T 3/4.5. Tailer T 3/6.7 Tailer T 3/8.9 |
64 80 64 |
58,00€ | 525,00€ | 263,00€ | |
P4 | Gela A 4.1 Master | 64 | 58,00€ | 525,00€ | 263,00€ | |
P4 | Gela A 4.2 Irudigintza | 96 | 58,00€ | 525,00€ | 263,00€ |