Borondatezko Praktikak. Enpresak. Praktiges
- Enpresa berrien erregistroa
- Praktiken eskaintza
- Praktika "hitzartu" bat bidali
- Enpresako begiralearen amaierako txostena
- Gizarte Segurantzan Alta
Enpresa berrien erregistroa
- "Enpresa Berria Erregistratu" erlaitzean (hurrengo webgunearen behealdean dago), enpresaren IFZ sartu behar da, eta eskatzen diren datuak beteta, aplikaziora sartzeko eska daiteke.
- Enpresa batek alta emateko gidan, balidazioa eskatzeko jarraibideak kontsulta daitezke.
- Itxaron egin behar da, Eskolako praktiken kudeaketaren arduradunek enpresaren alta balidatu arte.
- Behin enpresa balidatzen dutenean, enpresak mezu elektroniko bat jasoko du aplikaziora sartzeko pasahitzekin.
Praktiken eskaintza
Enpresa balidatuta dagoenean, praktikak eskaini ahal izango ditu (GAURen praktiken eskaintza bat egiteko gida).
- Praktikaren eskaintza egitea: "GAUR sarbidea" erlaitzean (hurrengo webguneko behealdean dago).
- Praktikaren eskaintzan honako hauek zehaztu beharko dira: ordutegia, iraupena, praktikaren funtzioak eta eginkizunak, eta ikasleak enpresan izango duen begiralearen datuak.
- Eskolak praktikaren eskaintza balidatu arte itxaron behar da. Une horretan, enpresak balidazioa baieztatzen duen mezua jasoko du posta elektroniko bidez.
- Behin praktika balidatzen denean, interesa duten ikasleek izena eman ahal izango dute.
- Enpresak izena eman duten pertsonen curriculuma ikusi ahal izango du GAURen, eta egokiena iruditzen zaiona aukeratuko du.
- Hautatutako pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du, eta esleitu zaion praktikaren berri emango zaio.
Praktika "hitzartu" bat bidali
Enpresak jada aurretik aukeratuta badu pertsona bat, gainerako ikasleek ez dute eskaintza GAURen ikusiko, eta praktikaren eskaintza egitean, "Praktika hitzartua" laukitxoa markatu beharko da, eta honako hauek adierazi: NANa, jaiotze data eta praktika esleitu nahi zaion pertsona zein titulaziotan dagoen matrikulatuta.
Enpresako begiralearen amaierako txostena
Praktika amaitzean, Hitzarmenean begirale gisa izendatutako pertsonak ebaluazio txosten bat bete behar du GAURen; izan ere, txosten hori gabe ezingo zaizkio ikasleari kredituak aitortu.
Gizarte Segurantzan Alta
Kontuan hartu behar da enpresak praktiketako ikasleari diru kopuru bat ordaintzen badio laguntza poltsa, garraio eta halakoen kontzeptuan, enpresak indarrean dagoen legerian ezarritako zerga betebeharrak bete beharko dituela.
- 1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituena, abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzkoak, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa garatzeko.
- 592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika arautzen dituena.
- ESS/106/2017 Agindua, otsailaren 9koa, 2017. urterako Gizarte Segurantzako kotizazioen, langabeziaren, jarduera eteteagatiko babesaren, Soldatak Bermatzeko Tasaren eta lanbide heziketaren inguruko legezko arauak garatzen dituena (44. art).