Espedientea Lekuz Aldatzea
A) UPV/EHUn edo Espainiako beste unibertsitate batean hasitako unibertsitate-ikasketak dituzten ikasleak
Baldintzak:
- Gutxienez 60 kredituren aintzatespena lortzea eta
- Gradua amaitzeko gutxienez 60 kreditu gainditu gabe izatea
B) Unibertsitate-ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleak
Baldintzak: gutxienez lehen mailako 30 kreditu aitortzea
Tasa bat ordaindu beharko dute atzerriko unibertsitate-ikasketak partzialki aitortzeko espedientea aldez aurretik aztertzeagatik.
Beharrezko dokumentazioa:
- Eskabide-orria
- NANaren edo pasaportearen fotokopia (ikasle atzerritarren kasuan)
- Egindako ikasketen Ikasketa-Plana (UPV/EHUko ikasleak izan ezik)
- Ziurtagiri akademiko pertsonala, kontsumitutako deialdiak adierazita (UPV/EHUko ikasleak izan ezik)
- Kredituak aitortzeko eskaera, irakasgai bakoitzeko programekin batera, ikastetxeak/Unibertsitateak zigilatuta (ikus Kredituak aitortzea izapidea)
- Atzerriko unibertsitate-ikasketak (atzerritarrak soilik) partzialki aitortzeko espedienteen azterketa-tasaren ordainagiria
Atzerrian hasitako ikasketen kasuan:
-Aurkezten diren dokumentu guztiek ofizialak eta legeztatuak izan beharko dute.
-Agiriekin batera, hala denean, gaztelaniara egindako itzulpena aurkeztuko da.