Breadcrumb

Reconocimiento-creditos

Beste ikasketa ofizialetan gainditutako kredituen aitorpena

Kredituak aitortzea ikasle bakoitzak, egiten ari denaz bestelakoak diren ikasketa ofizialetan (amaituak eduki ala ez) eta UPV/EHUn edo beste unibertsitate batean (estatuan edo atzerrian), eskuratutako kredituak onartzea da; horrela, kreditu horiek egindakotzat hartuko dira ikaslea matrikulatuta dagoen UPV/EHUko titulu ofiziala lortzeari begira.

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo atzerriko zentroetan egindako ikasketengatiko kredituak aitortzeagatik, ikasturte bakoitzerako ezarritako kreditu bakoitzeko prezioaren % 25 ordainduko da.

Dokumentazioa:

  • Eskaera inprimakia
  • Ikasitako irakasgaiak eta lortutako kalifikazioa jasotzen dituen Ziurtagiri Akademikoa eta Ikasketa-Plana (UPV/EHUko ikasleak izan ezik)
  • Aitorpena/baliozkotzea eskatzen den irakasgaien programak gainditu diren ikasturteari dagozkionak, eskuratutako gaitasunak adieraziz.

Atzerrian hasitako ikasketen kasuan:
  - Aurkezten diren dokumentu guztiek ofizialak eta legeztatuak izan beharko dute.
  - Agiriekin batera, hala denean, gaztelaniara egindako itzulpena aurkeztuko da.
  - Espedientearen aldez aurreko azterketaren tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.