ERASMUS-AL-OD-2025-2026

Erasmus+, Amerika Latina eta Beste Norakoak

Aurreko deialdiak:

Erasmus+, Amerika Latina eta Beste Norakoak 2024-2025

Aurtengo deialdia:

2025-2026

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 4tik 18ra
Erasmus+, LA edo BN plaza bat lortzen duen ikasleak ezin izango du SICUE programan parte hartu 2024/2025 ikasturtean, nahiz eta uko egin plaza horri.

UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian mugikortasun programei buruzko informazio zehatza auki dezakezu, hemen agertzen den informazioaren osagarri. Garrantzitsua da beti bi orrietako edukia kontuan hartzea.

  1. Betekizunak eta mugak
  2. Eskaerak
  3. Norakoak
  4. Hizkuntza eskakizunak
  5. Hautaketa eta adjudikazioa
  6. Egonaldi luzatzea
  7. Diru-laguntza
  8. Plaza ematen denerako argibideak

1. Betekizunak eta mugak

Kontuan hartu behar dira UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak parte hartzeko ezarritako betekizunak eta mugak, AGETaren araudiarekin osatuko direnak.

2. Eskaerak

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 4tik 18ra.
  • Eskaerak online formalizatuko dira, GAUR aplikazioaren bidez.
  • Dokumentazio osagarria idazkaritzan aurkeztuko da: Hizkuntzen ziurtagiria, eta Arkitektura G.E.T. rekin harremandutako ikasle-elkarteetan zein unibertsitateko BUDDY programan parte-hartu izanaren ziurtagiria.

Argibideak, UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian deskarga daitezke.

GAURen, "BESTE AUKERA BATZUK INTERESATZEN ZAIZKIT" atala marka daiteke, ikasleak lehenengo adjudikazio fasean mugikortasun plazarik lortu ezean aurrez ikasleak hautatu gabeko norakoetan hutsik geratu diren plazak eskaini ahal izan dakizkion..

Garrantzitsua da gogoan izatea aukera hau markatu ezean ezin izango direla libre geratu diren hautatu gabeko plazak adjudikatu.

Hizkuntza eskakizuna duen plaza bat aukeratuz gero, beharrezko dokumentazio aurkeztu beharko da Eskolako Idazkaritzan (ikusi 4. Atala "Hizkuntza eskakizunak").

3. Norakoak

  • Arkitekturaren Oinarrietako Gradua (GAUR)

4. Hizkuntza eskakizunak

Orientatzeko, ikasleek norako bakoitzeko hizkuntza eskakizunak kontsulta ditzake 3. Ataleko tauletan, baina bere ardura izango da xede unibertsitateak irakaskuntzako hizkuntzaren/hizkuntzen maila zehatz bat naitaez eskatzen duen edo ez eta, hala badagokio, hizkuntza mailaren zirtagiri ofiziala esaktzen duen egiaztatzea.

  • Hizkuntza ziurtagiriak aurkeztea:
    Hizkuntza eskakizuna duten norakoetarako, honako hauek aurkeztu behar dira Eskolako Idazkaritzan, 2024ko azaroaren 4tik 18ra:
    (Agiriak zuzentzeko epea: 2024ko azaroaren 20tik abenduaren 2ra)
    • Xede unibertsitateak eskatzen duen ziurtagiri ofizialaren jatorrizkoa eta fotokopia (baliokidea edo maila handiagokoa).
    • Ziurtagiri ofizialik eduki ezean eta alemanez, frantsesez edo italieraz jakitea eskatzen duten norakoak aukeratu nahi izanez gero: ikaslearen hizkuntza maila balioesteko duen edozein agiriren (ez ofiziala) kopia.
  • Hizkuntza eskakizuna duten norakoen adjudikazioa:
    • Hizkuntza eskakizuna duten norakoetarako, hizkuntza maila egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala aurkezten duten ikasleek izango dute lehentasuna.
    • Ikasgaiak hizkuntza batean baino gehiagotan (alemana-ingelesa edo frantsesa-ingelesa) eskaintzen dituen unibertsitate baterako eskaera egiten duen ikasleak taulan adierazten den  baldintza bete beharko du hizkuntza batean gutxienez, eta kontuan hartuko da bigarren hizkuntzan duen maila.

5. Hautaketa eta adjudikazioa

  • Lehenengo adjudikazioaren argitalpen data: 2025eko Urtarrilak 10
  • Mugikortasun plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2025eko Urtarrilak 11-16
  • Bigarren adjukikazioaren argitalpen data: 2025eko Urtarrilak 31
  • Mugikortasun plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2025eko Otsailak 1-6

6. Egonaldi luzatzea

Lehenengo lauhilekoan joaten den ikasleak egonaldi luzatzeko aukera izango du, behar adinako aurrerapenarekin eginez gero eta Eskolako mugikortasun koordinatzailearen eta xede unibertsitatearen onespena lortuz gero.

Ikasleak ez du inolako diru-laguntza gehigarririk jasoko egonaldia luzatutakoan. Aintzatespen akademikoa bakarrik lortuko du. Horretarako, konpromiso akademikoa zabaltzeko konpromisoa hartuko du, eta, bere ikastegiko koodinatzailearen argibideei jarraituz eta hark gainbegiratuta, aseguru medikoa kontratatuko du.

7. Diru-laguntzak

Ikaslea arduratuko da laguntza ekonomikoak eskatzeaz.

Honi buruzko informazioa Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian, Diru-laguntzak atalean dago.

Gogorarazten da, laguntzak jasotzeko hautagai izateko, egonaldiko (seihileko bat edo ikasturte osoa) gutxieneko baldintzak bete behar direla.

8. Plaza ematen denerako argibideak

  1. Harrera-unibertsitatearekin kontatua egin onarpena eskatzeko eta eskatzen dizkizuten dokumentuak bialdu. 
  2. 2025eko MARTXOAK 24 BAINO LEHEN Aurretiko Konpromisoa (pdf, 20 Kb) bete eta aurkeztu ezazu mugikortasun zuzendaritzan.

Epea: 2025eko martxoak 24

  1. Learning agreement dokumentua GAURen grabatu, behin mugikortasun zuzendariordeak baimenduta.
  2. GAUR-ek sortuko duen Learning Agreement inprimatu eta eraman ezaiozu mugikortasun zuzendariordeari sinatzeko. Akordio akademikoak bakarrik sinatuko dira bidaiaren segurua aurkeztu ondoren.

Epea: 2025eko ekainaren 9

  1. Learning Agreement-en kopia bat harrera-unibertsitatera bidali sinatzeko..
  2. Learning Agreement dokumentuak harrera unibertsitateko mugikortasuneko zuzendariordeak sinatutakoan ikasleen idazkaritzan entregatu, joan baino lehenago.

Epea: 2025eko ekainaren 23
Data horretatik aurrera, GAUReko konpromisoa blokeatuta geldituko da aldaketetarako

ESKOLAKO MATRIKULA

Matrikula automatrikula epean (uztaila) egingo da.

Atzerrian eta Eskolan egingo dituzun irakasgai GUZTIETAN matrikulatu beharko zara.

Mugikortasun programetarako soilik, ikasleek beheragoko mailetako gainditu gabeko irakasgaietan ez matrikulatzeko aukera izango du, lehenengo mailako irakasgaiak direnean izan ezik.

Akordio akademikoen aldaketak (justifikatutako kausengatik)

Epea: 2025eko urriaren 6

  • Behin mugikortasun zuzendariordeak baimenduta, GAURen grabatu.

Epea: 2025eko urriaren 13
Data horretatik aurrera, GAUReko konpromisoa blokeatuta geldituko da aldaketetarako.

Bigarren lauhilekoaren akordio aldaketak:
  • Harrera unibertsitateko irakasgaien aldaketak onartuko dira bakarrik. Ez da onartuko Arkitektura GETan egindako matrikularen aldaketarik.
  • Akordio akademikoaren aldaketa inprimakia bete “mugikortasun zehar aldaketak”.
  • Akordio akademikoaren aldaketa inprimakia posta elektronikoz bidaliko da arquitectura.internacional@ehu.eus helbidera, aldatzeko arrazoia adieraziz.

Epea: 2025eko martxoaren 21

  • Behin mugikortasun zuzendariordeak aldaketak baimenduta, GAURen grabatu eta egiaztatu Akordio Akademikoa behin betikoa eta zuzena dela.

Epea: 2025eko martxoaren 31
Data horretatik aurrera, GAUReko konpromisoa blokeatuta geldituko da aldaketetarako.

Informazio osagarria