XSLaren edukia
Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Publikoa
- Ikastegia
- Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
- Titulazioa
- Zuzenbideko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 42 | 63 |
Gelako p. | 18 | 27 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Publikoa ikasgaiak Zuzenbideko Graduaren gaitasun guztiak jorratzen ditu, laburbilduz:
1) Zuzenbide publikoaren zein pribatuaren terminologia-oinarriak eta oinarrizko ezagutza izatea eta ulertzea, hala nola, horien sistematizazioa, analisi kritikoa, elkar-erlazioa, integrazioa eta sintesia.
2) Graduko ikasketetan barneratutako ezagutzak eta teknikak modu egokian aplikatzea arazo juridikoak ebazterakoan.
3) Arauen aldaketetara eta egoera berrietara egokitzea.
4) Pertsonen arteko eta gizarte-erlazioak modu egokian kudeatzea.
5) Ikasketa prozesua modu jarraian eta autonomoan kudeatzea.
Euakal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Publikoa irakasgaia ikastearen emaitzak honako hauek dira:
1) Gaiari buruzko kontzeptuak eta terminologia zehatza ulertzea eta informazio-erlazioaren garapenean sortzen diren gatazken argudio juridikoak laburtzea (HIZTEGIA ETA ARRAZOITZEA).
2) Gaiaren ohiko iturriak erabiltzea alderdi orokor eta partzialei buruzko analisi, ikerkuntza edo txosten errazak egin ahal izateko, zein ordenamenduak aintzatesten dituen eskubideez baliatzeko (ERREDAKZIOA ETA IKERKUNTZA).
3) Aldez aurretik adierazitako gaitasun guztiak jendaurrean azaltzea eta gaiarekin lotutako eztabaida mantentzeko gai izatea (DISKURTSOA ETA EZTABAIDA).
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
PROGRAMA TEORIKOA
1. Konstituzio-historia
2. Autonomiaren elementuak
3. Parlamentua, Gobernua, Botere Judiziala, beste erakunde batzuk
4. Eskumenak banatzeko sistema
5. Euskal Autonomia Erkidegoaren erlazio erak eta baliabide juridikoak
PROGRAMA PRAKTIKOA
Epaien iruzkinak egitea, kasu praktikoak ebaztea, banakako zein taldekako lanak egitea, ahozko azalpenak, eta abar.
MetodologiaToggle Navigation
Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Publikoa ikasgaiak 6 kreditu ECTS ditu eta ikasketa planean 42 ordu teoriko eta 18 ordu praktiko dagozkio.
Teoria orduetan irakasleak programa gelan azalduko du eta ikasleriak askatasun osoz parte-hartu eta galdetu ahal izango du. Irakasleak, gai bakoitzeko, azalpenak jarraitzeko beharrezko materialak zeintzuk diren argituko du.
Praktika orduetan aurreko paragrafoan adierazitako jarduerak egingo dira. Irakasleak, dagokion gaiaren ezaugarrien arabera, denbora nahikoaren azalduko du egin beharreko jarduera zehatza. Ariketa horiek nahiteaz egin beharrekoak dira eta lortutako nota azken notaren % 30 balioa izango du.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
1) Garatu beharreko galderak (teoria eta praktikari buruzkoak) izango dituen AZKEN AZTERKETA egongo da. Azterketa honek azken notaren % 70 balioa izango du.
2) Ikasturtean zehar programaren zenbait alderdiri buruzko JARDUERAK egingo dira. Ariketa horiek nahitaez egin behar dira eta azken notaren % 30 balioa izango dute.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Gai bakoitzeko irakasleak adierazitakoak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
LASAGABASTER HERRARTE, Iñaki, Derecho Público en Euskal Herria, Bilbo, 2013
AJA, Eliseo, El Estado autonómico. Federalismo y hechos diferenciales, Alianza, Madril, 1999
LAMARCA, Iñigo eta VÍRGALA, Eduardo, Derecho Autonómico Vasco, Donostia, 1991
CAÑO, Javier, Derecho Autonómico Vasco, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 2007
HH.EE., Estudios sobre el Estatuto de Autonomía del País Vasco, IVAP, Oñati
Gehiago sakontzeko bibliografia
A determinar en cada caso a demanda del alumnado conforme a sus intereses.
Aldizkariak
Revista Vasca de Administración Pública http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vedrvap/es
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 14:00-17:00 | 18:00-19:00 | |||
7-15 | 11:30-12:30 | 14:00-15:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.6 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.6 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.6 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.6 - IKASTEGIA I.
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-15 | 15:00-17:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.6 - IKASTEGIA I.