Aste Santuko txanden inguruko oharra
UPV/EHUko gerentearen 2019ko irailaren 30eko Ebazpenaren (2020rako administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldiaren, ordutegi-kontrolaren, oporren eta baimenen zirkularra onartzen duena) 8.1 artikuluak ezartzen duenez, Aste Santuan berreskuratutako baimen-txandak honako hauek dira:
- Lehenengo txanda: 2020ko apirilaren 6, 7 eta 8a
- Bigarren txanda: 2020ko apirilaren 14, 15 eta 16a
Ikusita Aste Santuko txandak hartzean sortutako kontsultak eta zalantzak, jakinarazten da UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileek Aste Santuko txanda bat hartu beharko dutela.
Presentzia atariaren bidez txanda hori hartzeko eskatu ez duenak bere nagusiari jakinarazi beharko dio zer txanda hartuko duen, erregularizatzeko, behin normaltasuna berreskuratu eta lanorduen kontrolaren aplikazioa etetea kendu ondoren.