euskaraespañol

Gaurko irudia

Kronika

UPV/EHUko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa, SER katearen GJH saria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/12

Irudia
Gure irabazleak Izaro Ayesta, Adrián Rodríguez, Amaia Calleja, Haizea González eta Octavio Pereira Mikel Hidalgorekin (EuroBasque, 3.a ezkerretik). | Argazkia: SER Katea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak SER katearen saria jaso du GJH sarietan, bere BECold teknologiagatik; izan ere, hozte kriogenikoa birziklatutako CO2rekin erabiltzen du taladrinak ordezteko (petroliotik eratorritako jariakina, mekanizazio bidezko fabrikazio prozesuetan ebaketan erabiltzen dena). Teknologia horrek nabarmen murrizten du karbono aztarna, % 50 eta % 90 artekoa, taldeak egindako bizi-zikloaren analisien arabera. 

‘Hozte kriogenikoaren aplikazioa olio mineralaren emultsio konbentzionalak ordezteko’ programak "Oparotasuna" kategorian irabazi du saria. UPV/EHUko ekimenaren zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta Luis Norberto López de la Callek koordinatzen du. Zorionak talde osoari eta Iraunkortasun Zuzendaritzari! 
 
Programari buruzko informazioa eta bideoak hemen: 

www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/olio-emultsioak-ordezteko 

Sarien gala: tinyurl.com/5cvafft8