Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren III. ikerketa jardunaldia
Noiz eta non
2018/02/21, 12:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenaz, otsailak 21 dituela, 12.00etan hasita, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoko anfiteatroan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko ikastegi horretako Ikerkuntzari buruzko III. jardunaldia burutuko da.
Jardunaldia Xabi Sancho Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak aurkeztuko du eta, bertan, aurkezpen laburrak egingo dira, bost bat minututakoak, ikastegian egindako ikerketari loturiko gaien inguruan. Hitzaldiak unibertsitateko kide guztiei oro eskainiko zaizkio, baina interesatuak ere sartu ahal izango dira, edukiera bete arte.