euskaraespañol

Eguneko irudia

Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko XXV. Nazioarteko Kongresua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/05/14 Noiz arte: 2018/05/15, 09:30 - 00:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra ikerketa taldeak bere 25. urteurrena ospatuko du munduko aditu batzuk bilduko dituen Kongresuarekin. Izen handiko profesionalek ‒Manuel Elkin Patarroyo, John Harris, Herman Nys eta Federico Mayor Zaragoza, besteak beste‒ parte hartuko dute ikerketa taldeak antolatutako kongresuan.

UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedrak bere sorkuntzaren 25. urteurrena ospatuko du urtero antolatzen duen kongresuarekin, kongresuaren 25. edizioa ere izango da.   Topaketa honetan, besteren artean, gai hauei helduko zaie: haurduntza subrogatua, gaixotasun arraroek planteatzen dituzten arazo juridikoak, teknologia sortu berrien gatazka etikoak, eta giza genetika eta bioteknologia eta dituzten inplikazio etikoak eta juridikoak. Nazioarteko arloan izen handiko profesionalek ‒Manuel Elkin Patarroyo, John Harris, Herman Nys eta Federico Mayor Zaragoza, besteak beste,‒ parte hartuko dute kongresuan.

Patxi Juaristik, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak eta Carlos María Romeo Casabonak, UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra ikerketa taldeko ikertzaile nagusia eta Zuzenbide Penaleko katedradunak, hitza hartuko dute inaugurazio ekitaldian.

Sarrera libre, aurretik hemen izena emanda: bit.do/25congreso

UPV/EHUko ikasleek, saio guztietara bertaratuko direla ziurtatzen dutenek, eskubidea izango dute hautazko kreditu 1 jasotzeko, Zuzenbide Publikoa sailak emana.

 

Programa osoa

Maiatzak 14

8:30-9:15 Bertaratuei harrera egitea

9:30 Kongresuari hasiera ematea

  • Patxi Juaristi Larrinaga, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordea
  • Carlos María Romeo Casabona, UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedrako taldeko ikertzaile nagusia eta zuzenbide penaleko katedraduna

10:00-11:30 Inaugurazioko hitzaldiak

Gen Etika:

  • Federico Mayor Zaragoza, Cultura de Paz Fundazioko lehendakaria. UNESCOko zuzendari nagusi ohia

Oinarrizko eskubideak eta zientzia biomedikoak. Arartekoa giza eskubideen 4. belaunaldiaren erronken aurrean:

  • Manuel Lezertua, Arartekoa. Europako Kontseiluko aholkularitza juridikoko eta nazioarteko zuzenbide publikoko zuzendari ohia

Etorkizuneko zientzia biomedikoak. Zientzia biomedikoen etorkizuna:

  • Manuel Elkin Patarroyo, Fundación Instituto de Inmunología de Colombia, FIDICeko zuzendaria, Bogota. Príncipe de Asturias Sariduna

11:30-12:00 Atsedenaldia

12:00-14:00 Lehenengo eztabaida mahaia: Biologia eta gizakia

Moderatzailea: Ana Isabel Gómez Córdoba, Medikuntza eta Osasun Zientziak Eskolako irakasle titularra eta dekanordea. Universidad del Rosario. Bogota, Kolonbia

Haurduntza subrogatuak planteatzen dituen arazoak

  • Ingrid Brena Sesma, Núcleo de Estudios en Salud y Derecho erakundeko ikertzaile titularra eta koordinatzailea. UNAM. Mexiko

Giza gorputza: biozuzenbidearen esparruan duen garrantzia

  • Emilssen González de Cancino, Zuzenbide Erromatar saileko zuzendaria. Universidad Externado de Colombia, Bogota

Bionikak planteatzen dituen arazo etikoak eta juridikoak: giza garuna kontrolatzen

  • Iñigo Pomposo Gaztelu, neurokirurgiako zerbitzu burua, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. UPV/EHUko Kirurgia saileko irakasle elkartua, Irakasguneko koordinatzaile dekanordea, Bilbo

14:00-15:30 Atsedenaldia

15:30-16:30 Komunikazioen lehen saioa

Moderatzaileak: Elena Atienza eta Christian Conal, UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra taldeko ikertzaileak

16:30-18:30: Bigarren eztabaida mahaia: Desgaitasuna eztabaidagai

Moderatzailea: Aliuska Duardo, “Juan de la Cierva” doktoratu ondoko ikertzailea, UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra taldeko ikertzailea

Desgaitasuna, zaintza klinikoa eta ikerketa biomedikoa

  • Iñaki Zorrilla Martínez, psikiatra, Araba Unibertsitate Ospitalea. UPV/EHUko irakasle elkartua eta BIOARABAko saiakuntza klinikoen unitateko koordinatzailea

Desgaitasunaren marko juridiko berria: babesa edo zaintza?

  • Inmaculada Vivas Tesón, Sevillako Unibertsitateko zuzenbide zibileko irakasle titularra

Desgaitasuna duten pertsonak teknologia berriek eskaintzen dituzten tratamendu eta tresna berrien aurrean: inplikatutako eskubideak

  • Rafael de Asís Roig, Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna, Universidad Carlos III, Madril

 

Maiatzak 15

9:00- 11:00 Hirugarren eztabaida mahaia: Teknologia sortu berriek planteatzen dituzten arazo etikoak eta juridikoak

Moderatzailea: Iñigo de Miguel Beriain, UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra taldeko ikertzailea. Ikerbasque, Basque Foundation for Science, Bilbo

Human enhancement: ethical issues

  • John Harris, professor emeritus in science ethics at the University of Manchester, United Kingdom

Gene editing: exploring the issues

  • Herman Nys, emeritus professor in medical law at KU Leuven. 1st Deputy Chair of the European Group in Science and New Technologies (EGE), Brussels

Adimen Artifizialak planteatzen dituen arazo etikoak eta juridikoak: ikuspegi bat Zientzien eta Teknologia Berrien Europako Etika Taldetik(EGE)

  • Carlos María Romeo Casabona, UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra taldeko ikertzaile nagusia eta Zuzenbide Penaleko katedraduna

11:30-12:00 Atsedenaldia

11:30-13:30 Laugarren eztabaida mahaia: Bioetika, lehenaldiaren berrikuspen bat, etorkizunaren ikuspegi bat

Moderatzailea: Pilar Nicolás, doktore ikertzaile iraunkorra. UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra taldeko ikertzailea
Parte-hartzaileak: John Harris, Herman Nys eta Carlos María Romeo Casabona

13:30-15:00 Atsedenaldia

15:00-16:00 Komunikazioen bigarren saioa

Moderatzaileak: Ekain Payán eta Guillermo Lazcoz, UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra taldeko ikertzailea

16:00-18:00: Bosgarren eztabaida mahaia: gaixotasun arraroek planteatzen dituzten arazo juridikoak

Moderatzailea: Emilio Armaza Armaza, “Ramón y Cajal” doktoratu ondoko ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea. UPV/EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra taldeko kolaboratzailea

Diagnostiko, tratamendu eta ikerketako nazioarteko sareak

  • Joan Lluis Vives Corrons, hematologiako zerbitzu burua, Hospital Clínic, Universidad de Barcelona

Gaixotasun arraroen gaineko saiakuntza klinikoak

  • Amelia Martín Uranga, Farmaindustriako medikamentu berritzaileen Espainiako plataforma teknologikoko arduraduna

Pazienteen erakundeen papera

  • Juan Fuertes Guillén, Pazienteen Europako Foroa (EPF)

18:00-18:15 Kongresuaren itxiera