euskaraespañol

Eguneko irudia

Zuzenbideko eta Kriminologiako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/03, 18:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, azaroaren  3an, 18:00ean, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 2022-2023 promozioko Zuzenbide Graduko 100 ikasleen eta Kriminologia Graduko 61 ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Aitor Zurimendi Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusia, Montserrat Auzmendi Eusko Legebiltzarreko legelaria eta promozioen amabitxia eta Alberto Emparanza Zuzenbide Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldia EHU Orkestra Sinfonikoaren musika emanaldiarekin amaituko da.

EGITARAUA

  • Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
  • Promozioaren amabitxiaren hitzaldia
  • Zuzenbide eta Kriminologiako Gradu Amaierako Lan onenei eta Espediente onenei Aparteko sariak ematea
  • Ikasleriaren ordezkarien hitzak
  • Diplomak ematea
  • Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiak ekitaldiari amaiera emango dio
  • Musika emanaldia. EHU Orkestra Sinfonikoa.