euskaraespañol

Eguneko irudia

Zurrunbilo jaialdia Unibertsitate Pabiloian hasiko da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/03, 17:30

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Zurrunbilo jaialdiaren 8. edizioa Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian hasiko da programa bikoitzaz. Hasteko, 17:30etan, Amaia Bono artistak ‘BELARRI PREST, nire lehen sortze-lan euskaraz' proposamena aurkeztuko du. Lanak, euskaldun berrien ikuspuntutik kontatuta, hizkuntzaren eta ikasketa prozesuaren azterketa egiten du: identitatea, itzulpena, akatsa, kultura, hitzak, biografia...

Ondoren, 18:30etan, ‘Arte eszeniko garaikideak arabar emakume sortzaileen eskutik’ izeneko mahai ingurua egingo da, Marina Suarez, Edurne Azkarate, Josune Velez de Mendizabal eta Amaia Bonoren parte-hartzearekin. Elkarretaratze horretan, aztertuko da gazteak zergatik ez doazen antzerkira.

Parasite Kolektiboak eta Baratza Aretoak antolatzen dute jaialdia, Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Laboral Kutxaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen babesarekin.

Unibertsitate Pabiloiko jarduerarako sarrera doakoa da, baina erreserba www.salabaratza.com webgunearen bidez egin behar da.